cabecera promocioneconomica

Kanpania eta Proiektuak

 
SOPE-LAN DIRULAGUNTZA PROGRAMA 2019
2019 Ekaina / Junio

 
 
Eskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus edota udal bulegoetan daude eskuragai. .
 
Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2019an 43.000 euro inguru bideratuko ditu Sope-Lan – Sopelan enplegua sortu eta enpresak sustatzeko programa abiarazteko. Diru-laguntzak 2018ko azaroaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean  (biak barne), abian jarri proiektuetarako bideratuko dira eta honako lerroez osaturik daude:

DESCRIPZIOA KOPURUA OINARRIAK
Enpresa-proiektu berriak sortzeko diru-laguntzak (2. edizioa) 13.000 euros  deialdia
Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak 20.000 euros deialdia
Langile autonomoak eta mikroenpresak berritzeko eta lehiakorragoak egiteko diru-laguntzak 10.000 euros deialdia

Eskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik.Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere.

Udalerriaren garapena eta sustapen ekonomikoa, enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea, gizarteratzea eta bizi-kalitatearen nahiz ongizatearen kalitatea hobetzea dira Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Arloak garatzen dituen politiken funtsezko ardatzak. Testuinguru horretan, hain zuzen ere, Sope-Lan izeneko laguntza-programa abiarazi da. Programak honakoak ditu helburu, besteak beste: enpresa- proiektu berriak sortzea, langabetuak kontratatzea eta udalerriko langile autonomoak zein  mikroenpresak sustatzea. Ildo horretan, diru-laguntzak emango zaizkie modernizatzeko inbertsioak egiteko  eta ekipamendu teknologikoak hobetzeko.
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia