SUSTAPEN EKONOMIKORAKO SAILA
Gure zerbitzuak gure erkidegoan dauden baliabideei buruzko informazioa ematen dizu zure prestakuntzarako, eta zure enpresa sortu, finkatu eta zabaltzeko. Gainera, mentoring-zerbitzu bat dugu zure negozioaren lehiakortasunaren kudeaketan eta hobekuntzan aholkularitza emateko.
AUTOENPLEGUA ETA ENPRESEN SORRERA
- Enpresa berriak sortzeko pizgarri eta laguntza diren baliabide, ikastaro, jardunaldi eta mintegiei buruzko informazioa.
- Ekintzailetza sustatzeko sentsibilizazio tailerrak nahiz jardunaldiak antolatzen ditugu; hala, enpresa-kultura zabaltzen dugu Sopelan.
- Ekintzaile gisa orientazioa ematen dizugu, eta enpresak sortzen laguntzen duten zerbitzuekin harremanetan jartzen zaitugu zure negozioaren bideragarritasun plana idazteko.
- Sopelan enpresa-proiektuen sorrera finantzatzeko udaleko laguntza ekonomikoei buruzko informazioa ematen dizugu eta haiek izapidetzen laguntzen.
HEMEN ESKATU AURRETIAZKO HITZORDUA:
- Udaleko bulegoak: Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako Saila.
- Telefonoa: 94 406 55 00. Luzapena. 110
- Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
HEMEN INSKRIBATU:
- Udaleko bulegoak: Área de Empleo Y Promoción Económica.
- Esteka honetan: https://sopelarin.sopelana.net/kanpainak/web/login.aspx , honako hau hautatuz: ENPLEGURAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKORAKO BIDE-LAGUNTZA ZERBITZUA – PERTSONAK
UDALERRIKO ENPRESETARAKO EKINTZAK ETA ZERBITZUAK
- Pertsona ekintzaileentzako eta enpresetarako mentorizazioa eta aholkularitza pertsonalizatua, xede honekin: ETEak (enpresa txiki eta ertainak) finkatzen laguntzea enplegu sortzaile gisa eta beren enpresa-lehiakortasuna sustatuz.
- Laguntzen eta diru-laguntzen gaineko informazioa.
- Zuen prestakuntza premiak aztertzea.
- Enpresako hainbat arlo lantzen diren negozioa kudeatzeko oinarrizko prestakuntza: komertziala, giza baliabideak, fiskala, ekonomiko-finantzarioa eta abar.
- Tokiko negozio eta saltokien dinamizazioari nahiz iraunkortasunari lotutako estrategiak garatzeko aholkularitza eta laguntza.
HEMEN ESKATU AURRETIAZKO HITZORDUA:
- Udaleko bulegoak: Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako Saila.
- Telefonoa: 94 406 55 00. Luzapena. 110
- Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
HEMEN INSKRIBATU:
- Udaleko bulegoak: Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako Saila.
- Esteka honetan: https://sopelarin.sopelana.net/kanpainak/web/login.aspx , honako hau hautatuz: ENPLEGURAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKORAKO BIDE-LAGUNTZA ZERBITZUA – ENPRESAK