cabecera empleo

Kanpania eta Proiektuak

Eskaintzen zerrenda eta bilakaera

lanbide ofertaslanbide prensaempleo evolucion

 
 
ZAMAK MUGITU ETA BILTEGIRATZEKO MAKINERIAREN ERABILERAN TREBATZEKO IKASTAROA
2019 Maiatza / Mayo

 
 
HITZAURREA
Enpleguaren sorrera, enplegagarritasunaren hobekuntza, udalerriaren garapena eta sustapen ekonomikoa, eta biztanleen bizi-kalitatearen eta ongizatearen hobekuntza dira Sopelako Udalak garatzen dituen politiken funtsezko ardatzak eta helburuak. 
 
Kontuan hartuta enplegurako prestakuntza, prestakuntza arloko birziklapena eta enplegagarritasunaren hobekuntza oinarrizko tresnak direla zehaztutako helburuak lortzeko, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzi Arloak ZAMAK MUGITU ETA BILTEGIRATZEKO MAKINERIAREN ERABILERAN TREBATZEKO IKASTAROA abiaraziko du, honako oinarri hauen arabera: 
 
LEHENENGOA.- ZERBITZUA EMATEKO DEIALDIAREN XEDEA
Deialdi honen xedea da ZAMAK MUGITU ETA BILTEGIRATZEKO MAKINERIAREN ERABILERAN TREBATZEKO IKASTAROA egitea, Sopelako herritarren enplegagarritasuna hobetzeko eta birziklapen profesionala sustatzeko.
 
BIGARRENA.- ZERBITZUA EMATEKO MODUA
ALFA FORMACIÓN enpresaren ardura izango da IKASTAROA eman, garatu eta egikaritzea. Enpresak prestakuntza hori emango du hurrengo helbide hauetan: zati teorikoa, Sopelako Landabe 12an; eta, zati praktikoa, Trapagaraneko (BIZKAIA) El Juncal z/g-ko lokaletan. Ikastaroa maiatzaren 27an hasiko da eta ekainaren 11n amaituko, eta ordutegia 09:00etatik 14:00etara bitartekoa izango da.

Halaber, enpresak prestakuntzarako behar den material guztia emango du.
 
HIRUGARRENA.- DEIALDIAREN EDUKIA
Prestakuntza-mota ikastaro bat da, trebakuntza profesional teoriko-praktikoa emango duena. Ikastaroaren iraupena 12 egunekoa da (guztira, 60 ordu), eta hauexek dira edukiak: 
 
1.- JASOGAILUAREN ERABILERAN TREBATZEA (UNE 58451en arabera)

I. MODULUA: JASOGAILUA
  • Jasogailua
  • Jasogailu-motak
  • Jasogailuaren zatiak
  • Jasogailuaren soinuzko eta ikusizko seinaleak
II. MODULUA: JASOGAILUAREN MEKANIKA ETA MANTENTZE-LANAK
  • Jasogailuaren mekanika.
  • Jasogailuaren aginte-gailuak eta funtzionamendua. Azalpenak.
  • Jasogailuaren mantentze-lanak.
  • Erabiltzeko arauak.
III. MODULUA: JASOGAILUAREN ERABILERA
  • Jasogailuaren egonkortasuna.
  • Zama.
  • Biltegiratze-lanak. Zamaketa-arauak.
  • Zamaketa-lanak.
  • Gailua abian jartzea eta geldiaraztea.
  • Zirkulazioa: mugitzeko abiadura, nondik nora, pisuaren izaera eta abar
  • Maniobrak: galgatzea, aparkatzea, atzera martxa, maldan behera jaistea.
  • Azeleratzea.
  • Maniobra okerrak.
IV. MODULUA: JASOGAILUAK GIDATZEKO SEGURTASUNA
  • Zer den lan-istripua.
  • Jasogailuen segurtasun eta gidatze-baldintzak.
  • Jasogailua segurtasunez erabiltzea: parte hartzen duten faktoreak.
2.- ZUBI-GARABIAREN ERABILERAN TREBATZEA
 
1. MODULUA. Makineria ikuskatu eta ezagutzea
2. MODULUA. Motak
3. MODULUA. Operatzaile-kudeaketa eta jasotzeko osagarriak
4. MODULUA. Operazio-probak. Zamak garabiekin eta polipastoekin manipulatzea
5. MODULUA. Zamak manipulatzeko egokiak diren osagarriak aukeratzea
6. MODULUA. Zamak lotzeko era
7. MODULUA. Lokarriak askatzeko kalkuluak
8. MODULUA. Operatzailearen seinaleak eta eskuliburuak
PRAKTIKAK 
 
LAUGARRENA.- HARTZAILEAK 
Sopela udalerrian erroldatutako 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta, prestakuntza eskuratzean, berdintasun eta parekotasun irizpideak errespetatuko dira. Zehaztapen horiek alde batera utzi ahalko dira, izena emateko epea amaitutakoan ikaspostuak bete ez badira: kasu horretan, ikasleek beste irizpide batzuei jarraikiz parte hartu ahalko dute.

Ikaspostuak 15 izango dira, gehienez.

BOSGARRENA.- BALDINTZAK
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Sopelan erroldatuta egotea. 
  2. Enplegu-eskatzailea izatea edo enplegu-bilaketa aktiboan edo hori hobetzeko egoeran egotea. 
  3. 18 urte beteak izatea eta, hala denean, nahitaezko erretirorako gehieneko adinetik gorakoa ez izatea.
  4. Ezgaitasun edo bateraezintasun egoeretako batean ez egotea, indarreko legediaren arabera.
SEIGARRENA.- IZENA EMATEKO PROZEDURA
Izena emateko prozedura Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Zinegotzi Arloak eskuratutako izena emateko inprimakiaren arabera gauzatuko da. Inprimaki hori interesdunen eskura dago Sopelako Udalaren webgune ofizialean (www.sopela.eus): www.sopela.eus, “KANPAINEN ATARIA”n, baita udal bulegoetan ere. 
 
Ikastaroetan ikaspostua erreserbatzeko, kontuan hartuko da izena emateko matrikula zein ordutan eta zein egunetan sartu den erregistroan. 
 
ZAZPIGARRENA.- IZENA EMATEKO EPEA 
Programan izena emateko epea 2019ko maiatzaren 6etik 22ra bitartekoa izango da.
 
Dagoen eskariaren arabera, Sopelako Udalak izena emateko epeak luza litzake.
 
ZORTZIGARRENA: ONARTUTAKOEN ZERRENDAK ARGITARATZEA
Izena emateko epea amaituta eta izangai bakoitzak baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, udalaren iragarki oholean argitaratuko da hautatutako pertsonen zerrenda, eta 2019ko maiatzaren 23tik aurrera baliagarria izango da. 
 
BEDERATZIGARRENA: AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskatzaileek izena emateko orria aurkezten dutenean, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
  1. Programan izena emateko orria. Eskatutako datu pertsonal eta harremanetarako datu guztiak bete beharko dira; eta izenpea jarrita eta hori aurkeztuta, interesdunak frogatuko du bete egiten dituela programan parte hartzeko behar diren baldintza guztiak.
  2. Bere nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
Era berean, udalak, unea iritsita eta beharrezkotzat jotzen badu, izena eman dutenei eta partaideei honako hauek eskatzeko aukera gordetzen du beretzat:
  • NANaren fotokopia konpultsatua. 
  • Errolda-egiaztagiria.
  • Lorturiko titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua. 
  • Lanbidek emandako ziurtagiria, enplegu-eskatzailea dela egiaztatzen duena.
HAMARGARRENA.- ORDEZKOAK
Onartuen zerrendan bajaren bat izatekotan, eskaeren zerrendatik aterako dira izangaiak, betiere azken zerrenda horretan ezarritako hurrenkeraren arabera.
 
HAMAIKAGARRENA.- BALIABIDEAK
Interesdunek deialdi honen, oinarri arautzaileen eta deialditik datozen administrazio egintza guztien aurka egin ahalko dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusten diren kasuetan eta moduan.
 
Horren guztiaren berri ematen da herritarrak jakitun egon daitezen. Sopelan, 2019ko apirilaren 29n.
 
 
campanas pdfcampanas izena
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia