Sopelako Udala - Getxok eta Sopelak surfaren industria eta beste irristatze-kirol batzuk sustatzeko lankidetza-protokoloa berritu dute
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Getxok eta Sopelak surfaren industria eta beste irristatze-kirol batzuk sustatzeko lankidetza-protokoloa berritu dute

cabecera empleo y promocioneconomica

Getxok eta Sopelak surfaren industria eta beste irristatze-kirol batzuk sustatzeko lankidetza-protokoloa berritu dute

  • Lankidetza hau 2019an hasi zen bi udaletako hainbat arloren artean, eta proiektu erreferente bihurtu da Bizkaian, eta sektore horri balioa eman nahi dio merkatuaren eta haren jarraibide berrien aurrean.


Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Josu Landaluze Sopelako alkateak lankidetza-protokoloa berritu dute gaur, surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren garapena eta hazkundea sustatzeko. Lankidetza hori 2019an hasi zen bi udaletako hainbat arloren artean, eta proiektu erreferente bihurtu da Bizkaian, eta sektore horri balioa eman nahi dio merkatuaren eta haren jarraibide berrien aurrean.

Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta itsas hautsiak daude, eta erreferentziako profesional bikainak eta surf-eskolak dituzte. 31 enpresa hartzen dituzte, 110 langile dituzte, eta 7,8 milioi euro sortzen dituzte urtean. “Datu horiek lankidetza-hitzarmen honen osasun onari buruz hitz egiten dute, eta Sopela eta Getxo bezalako udalerrien artean elkarrekin lan egiteak dituen onurak egiaztatzen dituzte, ekonomia dinamizatzeko, turismoa erakartzeko eta enplegua sortzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen den sektorea bultzatzeko, Amaia Agirre Getxoko alkateak aipatu duenez.

Sopelako alkateak, Josu Landaluzek, bere aldetik, adierazi du: “Sopelako Udaletik irmoki uste dugu lankidetza-protokolo hau funtsezkoa dela Surf, Itsaso eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren garapena eta hazkundea sustatzeko eta bultzatzeko, bi udalerrientzat funtsezko sektore estrategikoa baita. Potentzial handiko proiektua da, eta ekintzailetza babestea, start-up berriak sortzea, dauden enpresak bultzatzea eta enpresak gure lurraldera erakartzea jasotzen ditu. Protokolo hori berritzeak balio partekatuko lankidetza-espazio egonkor bat indartzea dakar. Azken finean, helburua Sopelan eta Getxon surfaren, itsasoaren eta beste irristatze-kirol batzuen industria indartzea da, nazioartean erreferente bihur daitezen".

Hitzarmena indarrean egon den bi urteetan prestakuntza espezializatuko 8 ekintza baino gehiago antolatu dira (jardunaldiak, masterclass, webinars, networking, ikastaroak); hondartzetako esku-hartzea koordinatu da; kudeaketa-esperientziak trukatu dituzte erreferentziazko udalerriekin, hala nola Biarritzekin; Turismo topaketetan parte hartu dute Alemanian eta Belgikan; elkarrekin zenbait ekitaldi antolatu dituzte Punta Galea Challenge edo Surf Business Meeting besteak beste; eta nazioarteko enpresa-topaketetan parte hartu dute, beste ekintza batzuen artean. “Nire nahia, eta Getxoko Udalarena, elkarlanean eta sinergiak sortzen jarraitzea da, tokiko garapenaren eta pertsonen ongizatearen mesedetan ditugun baliabideak modu eraginkor eta efizienteagoan aprobetxatzeko”, azpimarratu du Agirrek.
 
Ekintzailetzaren arloan, 30 enpresa baino gehiagorekin, 3 unibertsitateekin eta beste eragile sektorial batzuekin lan egin da eta 5 enpresa berri sortzen lagundu da. Gainera, dagoeneko 17 proiektu ari dira lanean, elkarlanean, Getxo Itsas Hub itsas ekintzailetzako zentroan.


 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail Lehiaketak Itsasoa eta Irristaketa industriaren merkaturatzea eta garapena sustatzea eta kalitate handiagoa eta jasangarriagoak diren produktu eta prozesuak proiektatzea du helburu. Izena emateko epea irekita egongo da 2022ko otsailaren 28ra arte.   Orekan Sakonduz / BEAZ Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketaren lantaldeak, Deustu, Mondragon eta EHU Unibertsitateen laguntzarekin, Bizkaiko Itsasoa eta...
article thumbnail Sopeloztarrek otsailaren 28ra arte izango dute Udalak urtarrilaren 17an Sopelako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko abian jarri zituen 6.425 bonuetako bat erosteko aukera. Tokiko kontsumoa dinamizatzeko “AKTIBATE KLIK SOPELA 2021” bonu kanpaina bere azken txanpan dago. Sopeloztarrek otsailaren 28ra arte izango dute Udalak urtarrilaren 17an Sopelako...
article thumbnailLankidetza hau 2019an hasi zen bi udaletako hainbat arloren artean, eta proiektu erreferente bihurtu da Bizkaian, eta sektore horri balioa eman nahi dio merkatuaren eta haren jarraibide berrien aurrean. Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Josu Landaluze Sopelako alkateak lankidetza-protokoloa berritu dute gaur, surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren garapena eta hazkundea...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia