Sopelako Udala - Sopela Networking dinamizazioko lehen gosari-topaketa bihar ospatuko da
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopela Networking dinamizazioko lehen gosari-topaketa bihar ospatuko da

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopela Networking dinamizazioko lehen gosari-topaketa bihar ospatuko da

Sopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketetako lehena ospatuko da  bihar, urriak 15, Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren prestakuntza-gelan,

Lehen topaketa hau 07:30etik 09:30etara egingo da eta B2B (Business to Business) marketinera hurbilketa bat proposatuko du. Izena eman duten pertsonek marketin-mota horren berezko alderdietan sakondu ahal izango dute, hala nola B2B teknikak eta estrategiak, enpresaren Speech B2B diseinua, Networking-a, feedback-a eta sinergien bilaketa.

Pertsona ekintzaileak, saltokiak eta negozioak

“Sopela Networking Zirkularra Sopelako Ekintzaileei, Saltokiei eta Negozioei zuzenduta dago, hurbileko merkataritza-ingurunera hurbiltzeko, bertan ezagutzera emateko eta sinergiak ezartzeko motibazioarekin, Sopelako ekonomia zirkularra lortzeko”, azpimarratzen du Mª Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko zinegotziak.

Hurrengo merkataritza-topaketak urriaren 29an eta azaroaren 12an eta 26an egingo dira, 07:30etik 09:30etara, hurbileko negozioen eta saltokien arteko in situ ezagutza eta harreman komertzialak aktibatzeko, Sopelako negozioen, saltokien eta ekintzaileen arteko harreman profesionalak eta ezagutza zuzena dinamizatzeko eta Sopelan sinergia profesionalak eta enpresarialak identifikatu, sortu eta sendotzeko eta inter-negozioa eraikitzeko.


Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail2021eko azaroaren 30etik abenduaren 9ra arte (biak barne), interesa duten merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek bonu-kanpaina honetan parte hartzeko eskaera egin ahal izango dute, www.sopelaudala.org  udal-webgunean gaitutako plataforma elektronikoaren bidez. Sopelako Udalak "Aktibate Klik Sopela 2021" bonu kanpainara atxikitzeko epea ireki du. 2021eko azaroaren 30etik...
article thumbnailEnplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko prestakuntza-gelan, Sopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketen hirugarren gosaria egingo da azaroaren 12an. Sopela Networking Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak abiarazitako dinamizazio-programa da.Topaketa 07:30etik 09:30etara egingo da eta bertaratzen direnentzat...
article thumbnailSopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketetako lehena ospatuko da  bihar, urriak 15, Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren prestakuntza-gelan, Lehen topaketa hau 07:30etik 09:30etara egingo da eta B2B (Business to Business) marketinera hurbilketa bat proposatuko du. Izena eman duten pertsonek marketin-mota horren...
article thumbnailSare sozialetan saltzea, Covid osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago eskatzen den naturako turismoa eta surfeko glamping-a izango dira, protagonista propioekin, bertatik bertara ezagutuko diren gai eta kasu arrakastatsuetako batzuk. "Surf Business Meeting aukera paregabea da ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat, ezagutza handitzeko eta beren proiektuak garatzeko harreman...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia