Sopelako Udala - Sopelak Surf Business Meeting ekimenaren V. edizioa hartuko du urriaren 7tik 9ra
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelak Surf Business Meeting ekimenaren V. edizioa hartuko du urriaren 7tik 9ra

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelak Surf Business Meeting ekimenaren V. edizioa hartuko du urriaren 7tik 9ra

  • Sare sozialetan saltzea, Covid osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago eskatzen den naturako turismoa eta surfeko glamping-a izango dira, protagonista propioekin, bertatik bertara ezagutuko diren gai eta kasu arrakastatsuetako batzuk.
  • "Surf Business Meeting aukera paregabea da ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat, ezagutza handitzeko eta beren proiektuak garatzeko harreman interesgarriak ezartzeko", adierazi du Teresa Fernandez Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko zinegotziak.


Bosgarren urtez, Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren bitartez, Surf Business Meeting ekimena jarri du abian, surfaren eta irristatze-kirolen sektoreko tokiko profesionalak eta pertsona ekintzaileak inspiratzeko eta laguntzeko.

Surf Business Meeting ekitaldiak surfaren industriarentzat gaurkotasuna eta interesa duten ekimenak eta gaiak programatu nahi ditu, jardunbide egokien trukea eta erakusketa sustatuz, erreferentziazko profesionalen arteko ponentzien eta topaketen bidez.

Programazioa

Urriaren 7an, osteguna, Bizkaiko surfaren, itsasoaren eta irristatzearen sektoreko enpresa eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako masterclass profesionala ospatuko da Getxon.

Urriaren 8an, ostiralean, Kurtzio Aretoak Europako industria eta Pierre Rollet eta Lucia Villegas bezalako punta-puntako surflarien hitzaldi dinamiko, ireki eta praktikoak hartuko ditu.

Larunbatean, hilak 9, irristatze kirolen arloan emakumeen lidergoa sustatzeko eguna izango da. Horrela, Roll it Girls taldeak Surf Business Meeting egutegiarekin eta proposamenarekin bat egingo du.

Sare sozialetan saltzea, Covid osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago eskatzen den naturako turismoa eta surfeko glamping-a izango dira, protagonista propioekin, bertatik bertara ezagutuko diren gai eta kasu arrakastatsuetako batzuk. Etorkizuneko erronkei nola aurre egin, surfaren industrian ekarpenak egiteko eta hazteko enpresa txiki eta ertainen eskura dauden tresnak, baliabideak eta konponbideak ezagutzea eta berritzailea eta jasangarria izatea, landuko diren beste gaietako batzuk izango dira.

Programatutako jarduera guztietan parte hartzeko izena aldez aurretik eman beharko da surfbusinessmeeting.pro.

Sendotzea

"Surf Business Meeting aukera paregabea da ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat, ezagutza handitzeko eta beren proiektuak garatzeko harreman interesgarriak ezartzeko", adierazi du Teresa Fernandez Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko zinegotziak. "Era berean, ezagutza-trukea eta surfaren sektoreko eragileak taldekatzea bilatzen du, baita industriaren balio-kate osoa ere: ekoizleak, ondasunen eta zerbitzuen hornitzaileak, banatzaileak, ezagutza- eta prestakuntza-eragileak, etab. Horiekin lankidetza-espazio egonkor bat sortzea bilatzen du, balio partekatua sortzeko helburuarekin. Azken finean, topaketa honen helburua Surf Industria indartzea da, Sopela nazioartean erreferente bihurtuz ", nabarmendu du zinegotziak.

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail2021eko azaroaren 30etik abenduaren 9ra arte (biak barne), interesa duten merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek bonu-kanpaina honetan parte hartzeko eskaera egin ahal izango dute, www.sopelaudala.org  udal-webgunean gaitutako plataforma elektronikoaren bidez. Sopelako Udalak "Aktibate Klik Sopela 2021" bonu kanpainara atxikitzeko epea ireki du. 2021eko azaroaren 30etik...
article thumbnailEnplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko prestakuntza-gelan, Sopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketen hirugarren gosaria egingo da azaroaren 12an. Sopela Networking Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak abiarazitako dinamizazio-programa da.Topaketa 07:30etik 09:30etara egingo da eta bertaratzen direnentzat...
article thumbnailSopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketetako lehena ospatuko da  bihar, urriak 15, Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren prestakuntza-gelan, Lehen topaketa hau 07:30etik 09:30etara egingo da eta B2B (Business to Business) marketinera hurbilketa bat proposatuko du. Izena eman duten pertsonek marketin-mota horren...
article thumbnailSare sozialetan saltzea, Covid osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago eskatzen den naturako turismoa eta surfeko glamping-a izango dira, protagonista propioekin, bertatik bertara ezagutuko diren gai eta kasu arrakastatsuetako batzuk. "Surf Business Meeting aukera paregabea da ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat, ezagutza handitzeko eta beren proiektuak garatzeko harreman...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia