Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Udalak bihar zabalduko du Sopelako denda, ostalaritza eta zerbitzuei zuzendutako "Aktibate-Sopela" erosketa-bonuen bigarren kanpainara atxikitzeko epea

cabecera empleo y promocioneconomica

Udalak bihar zabalduko du Sopelako denda, ostalaritza eta zerbitzuei zuzendutako "Aktibate-Sopela" erosketa-bonuen bigarren kanpainara atxikitzeko epea

  • Entitateek atxikitzeko eskaerak azaroaren 12 eta 25 artean aurkeztu beharko dituzte Erregistro Orokorrean edota telematikoki, egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus).
  • Udalak 8.635 bonu abiaraziko ditu (lehenengo edizioan baino 1.889 baino gehiago) udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta izango diren sektoreak biziberritzeko xedez. Gutxienez 20 eta 40 euroko erosketa eginez gero, 5 eta 10 euroko deskontu-bonuaz baliatu ahal izango da, hurrenez hurren.
  • Tokiko administrazioak guztira 77.570 euro bideratuko ditu (2019an baino 32.570 gehiago), kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko.

Pandemiak eragindako krisiaren ondorioz Sopelako txikizkako lokal eta establezimendu ugari hainbat astez itxita egon dira eta hortaz, jarduera komertzialak eta ekonomikoak izugarri egin du behera. Hori dela eta, Sopelako merkataritza-, ostalaritza- eta enpresen jarduera sustatzeko, Sopelako Udalak, guztira  77.570 euro inbertitu ditu (57.570,00 euro 2020. urtean, eta beste alde batetik, 2021 urterako 20.000 euro) erosketa-bonuak diruz laguntzeko aurtengo bigarren deialdia abian jartzeko.

Gauzak horrela, bihar, azaroak 12, koronabirusak sortutako osasun krisiagatik hain kolpatuak izan diren herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako profesionalei zuzendutako kanpaina honetara atxikitzeko epea irekiko da. Epea azaroaren 25era arte (barne) egongo da zabalik.

Kalitatea, tratu pertsonalizatua eta profesionaltasuna. Hori eta askoz gehiago da Sopelako establezimenduak eskaintzen digutena. Hori dela eta, orain, inoiz baino gehiago, guztion artean tokiko komertzioa sustatzen lagundu behar dugu, komertzio txiki hauetan kontsumituz. Horretarako, eta lehenengo kanpainaren arrakasta dela eta, bigarren edizioa abiarazi dugu” azpimarratu du Josu Landaluze alkateak. Bestalde, Teresa Fernandez Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak gehitu du ekimen honen bitartez “familien ekonomia arindu nahi da neurri batean, eta era berean establezimendu txikiei likidezia emango diegu”.

Zentzu horretan, udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta izango diren sektoreak biziberritzeko xedez, Sopelako Udalak 8.635 bonu jarriko ditu zirkulazioan (lehenengo edizioan baino 1.889 baino gehiago). Gutxienez 20 eta 40 euroko erosketa eginez gero, 5 eta 10 euroko deskontu-bonuaz baliatu ahal izango da, hurrenez hurren. Deskontu-bonu horiek udal diru-laguntzaren bidez ordainduko dira. 5 euroko 5.757 bono (iaz baino 1.260 gehiago) eta 10 euroko 2.878 (iaz baino 629 gehiago). Aleak otsailaren 28a baino lehen erabili beharko dira eta egindako erosketa bakoitzeko bono bakarra erabili ahal izango da

Atxikitako entitateak

Atxikitako entitatetzat hartu ahal ahalko dira merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa establezimenduak, baldin eta, gehienez 10 langile izan eta Sopelan baldin badaude, eta bertan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren erroldan alta emanda badaude, edota Udalak emandako jarduera-lizentzia badute.

Entitateek atxikitzeko eskaerak azaroaren 12 eta 25 artean aurkeztu beharko dituzte eta Udalak modu telematikoan emango duen eredu edo inprimakia betez egin beharko dira. Eskaera horiek Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, baita telematikoki ere, egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus).

Bigarren kanpaina hori 2021eko otsailaren 28an amaituko da. Epe hori pasatutakoan, atxikitako erakundeek 10 egun naturaleko epea izango dute, gehienez ere, Udalaren Enplegu Arloan behar diren frogagiriak uzteko.  Frogagiri horiek jasota, Sopelako Udalak izapideak egin ahal izango ditu, atxikitako entitateek beraien establezimenduetako ondasun eta zerbitzuen kontsumitzaileei aurreratutako zenbatekoak jaso ditzaten. Epe hori pasatutakoan, ez da frogagiririk onartuko.

Udalaren ustez, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta enpresa sarearen parte hartzea ezinbestekoa da, eta beraz, ekimen honekin bat egiteko deia egin du. Edozein argibidetarako, interesa duten establezimenduak Udalarekin harremanetan jar daitezke 944 065 900 telefono zenbakira deituz (110 luzapena) edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailGaurtik hasi eta otsailaren 28ra arte, martxan izango da “Aktibate Klik Sopela” tokiko kontsumo-bonuen kanpaina. Guztira Sopelako 58 merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-establezimenduk egin dute bat ekimenarekin.   Udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta izango diren sektoreak biziberritzeko xedez, Sopelako Udalak 8.635 bonu jarri ditu zirkulazioan (lehenengo edizioan baino...
article thumbnailUdalerriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean kontsumoari buruzko kontzientziazioa indartzeko, herritar izatearen harrotasuna sustatzeko eta bisitarien targetaren pertzepzioa handitzeko sortutako tresna da. Sopela Zabalik establezimendu-gida osatzen duten artikuluak eta erreportajeak biltzen dituen argitalpen-aldizkaria da. “Pro” bertsio bat izango du, enpresen topagune gisa...
article thumbnail“Aktibate Klik Sopela” tokiko kontsumo-bonuen kanpainara atxikitzeko epea amaitu ondoren, Sopelako Udalak jakinarazi du guztira Sopelako 58 merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-establezimenduk bat egin dutela abenduaren 18tik otsailaren 28ra bitartean egingo den kanpainarekin.Atxikitako saltokiek abenduaren 15etik 17ra jaso ahal izango dituzte bonuak, 9:00etatik 13:30era, Sopelako...
"Bizkaia Bono Denda" Kanpaina
2020eko abenduaren 09a
article thumbnail  Desde el Ayuntamiento de Sopela se ofrece enlace con información sobre la campaña de Bizkaia Bono Denda:  bonos impulsados por la Diputación Foral de Bizkaia para fomentar el consumo en el comercio local por la cual , quien adquiera uno de estos bonos pagará por ellos 15 euros y, a cambio, podrá hacer un gasto de 30 euros en cualquiera de los establecimientos adheridos a la campaña. Periodo de...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia