Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelak prestakuntza gela berria inauguratu du Sabino Arana kalean

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelak prestakuntza gela berria inauguratu du Sabino Arana kalean

  • Gune berriak Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako Sailetik abian jartzen diren prestakuntza-ekintzak, tailerrak eta hitzaldiak hartuko ditu beregain bereziki; beraz, Udalak langabetuei eta udalerriko enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu asko bilduko ditu.
  • Sopelako Udalak 2.500 euro inguru inbertitu ditu. Klaseak bi espazio ditu, batek 12-15 lagunentzako lekua du eta besteak, 6 lagunentzako. Gelak, gainera, WiFi sarea, 4 ekipo informatiko, inpresora, bideo-proiektagailua eta arbela bat dauka.

Sopeloztarren ekintzailetza sustatzen eta formakuntza bultzatzen jarraitzeko xedez, Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomi Sustapen Arloaren bitartez formazio gela berri bat inauguratu du Sabino Arana Kaleko 2. zenbakian (1. pisua).

Instalazio berri horiek Landabeko bulego zaharrak baino handiagoak dira (azken hauek Gurutze Gorriari utzi zaizkio), eta horri esker erabiltzaile gehiago hartuko ditu beregain. Izan ere, klaseak bi espazio ditu, batek 12-15 lagunentzako lekua du eta besteak, 6 lagunentzako, betiere, segurtasun-tarteak errespetatuz. Gelak, gainera, WiFi sarea, 4 ekipo informatiko, inpresora, bideo-proiektagailua eta arbela bat dauka.

Sopelako Udalak 2.500 euro inguru inbertitu ditu areto berria egokitzeko eta lan gehienak udal brigadaren bitartez egin dira. Aipatu behar da, gainera, erabiltzaile eta langile guztien segurtasuna bermatzeko, gelak garbiketa zerbitzu bat izango duela, erabilera bakoitzaren ondoren instalazioak desinfektatzeko.

“Udaletik, beste behin erakusten dugu langabe, enpresa sortu berri eta beren negozioa martxan jartzea erabakitzen duten pertsona ekintzaileekin dugun konpromisoa” adierazi du Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapen zinegotziak.

Prestakuntza gelak Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Alorrak abian jartzen dituen prestakuntza ekintza, tailer eta hitzaldi guztiak hartuko ditu bereziki, eta, beraz, Udalak langabetuei eta udalerriko enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu asko bilduko ditu.

Gela berriaren ateak, atzo ireki ziren Udalak martxan jarritako eta modulu anitzez osaturiko “Eraldaketa digitalerako eta komunikazionalerako gaikuntza: enpresei eta negozioei aplikatutako tresna teknologikoak” izeneko ikastaroarekin, hain zuzen ere. Hasteko, Sopelako langabe edo enplegua hobetzeko bidean daudenentzako prestakuntza-moduluak” izenekoa urriaren 5etik 23ra egingo da (astelehenetik ostegunera 9:30-13:30) eta 110 orduko iraupena izango du. Jarraitzeko, bigarren modulua Sopelako profesional autonomo, ekintzaile eta enpresariei zuzendutako 6 prestakuntza-pilula” urriaren 14tik azaroaren 18ra arteko asteazkenetan egingo da.

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail  Sopelako Udaletxeak Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, abian jarriko dute 2020ko  Enplegua sustatzeko toki ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa. Uribe Kostako eskualde osoan 47 pertsona kontratatuko dira. Horietatik, 40 herri-lanerako peoiak izango dira eta 7 langile administrariak. Kontratu guztiek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira...
article thumbnail  Bizkaiko Foru Aldundiko Beazek, Sopela eta Getxoko itsasoa eta irristatze kirolen industriako lan taldeek eta Mondragon Unibertsitateak Interneten bere negozioa garatu, beraien eskaintza erakutsi edota bezeroak eta negozioa erakarri nahi duten Bizkaiko itsasoa eta irristatze kirolen industriako enpresei zuzendutako bigarren online topaketa bat antolatu dute. Ekimenak, beste batzuen artean,...
article thumbnail  Eskabideak aurkezteko epea bihar irekiko da, azaroak 25 eta abenduaren 9ra arte egongo da zabalik (egun hori barne). Covid-19k eragindako krisiaren eragina arintzera eta udalerriko merkataritza, ostalaritza eta mikroenpresetan jarduerari eta enpleguari eustera bideratuta daude. Halaber, Sopelako Udalak jakinarazi du terrazak eta mahaitxoak eremu publikoan jartzeko ordenantza eguneratu eta...
article thumbnailEntitateek atxikitzeko eskaerak azaroaren 12 eta 25 artean aurkeztu beharko dituzte Erregistro Orokorrean edota telematikoki, egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus). Udalak 8.635 bonu abiaraziko ditu (lehenengo edizioan baino 1.889 baino gehiago) udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta izango diren sektoreak biziberritzeko xedez. Gutxienez 20 eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia