Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak 43.000 euro bideratuko ditu Sope-Lan dirulaguntzen programa martxan jartzeko

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak 43.000 euro bideratuko ditu Sope-Lan dirulaguntzen programa martxan jartzeko

  • Eskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus edota udal bulegoetan daude eskuragai. 

Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2019an 43.000 euro inguru bideratuko ditu Sope-Lan – Sopelan enplegua sortu eta enpresak sustatzeko programa abiarazteko. Diru-laguntzak 2018ko azaroaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean  (biak barne), abian jarri proiektuetarako bideratuko dira eta honako lerroez osaturik daude:

  • Enpresa-proiektu berriak sortzeko diru-laguntzak (2. edizioa): 13.000 euro.
  • Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak: 20.000 euro.
  • Langile autonomoak eta mikroenpresak berritzeko eta lehiakorragoak egiteko diru-laguntzak: 10.000 euro.

Eskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik.Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere. 

Udalerriaren garapena eta sustapen ekonomikoa, enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea, gizarteratzea eta bizi-kalitatearen nahiz ongizatearen kalitatea hobetzea dira Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Arloak garatzen dituen politiken funtsezko ardatzak. Testuinguru horretan, hain zuzen ere, Sope-Lan izeneko laguntza-programa abiarazi da. Programak honakoak ditu helburu, besteak beste: enpresa- proiektu berriak sortzea, langabetuak kontratatzea eta udalerriko langile autonomoak zein  mikroenpresak sustatzea. Ildo horretan, diru-laguntzak emango zaizkie modernizatzeko inbertsioak egiteko  eta ekipamendu teknologikoak hobetzeko.

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailEskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus edota udal bulegoetan daude eskuragai.  Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2019an 43.000 euro inguru bideratuko ditu Sope-Lan – Sopelan enplegua sortu eta enpresak sustatzeko programa abiarazteko....
article thumbnailSopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak Secot Bizkaiarekin elkarlanean “Enpresa bat sortu eta sendotzeko hamar gako” izeneko tailer praktikoa antolatu du maiatzaren 15erako. Proiektu berri bati ekin nahi dioten pertsonei zuzenduta dago eta hurrengo asteazkenean egingo da, maiatzak 15, 10:00ak eta 12:00ak artean Landabe 12n.Tailerraren helburu nagusia proiektu baten...
article thumbnailLangabe edo enplegua hobetu nahi dutenei zuzenduta dago. Maiatzaren 27an hasiko da eta 12 eguneko (60 ordu) iraupena izango du. Interesa dutenek maiatzaren 6tik 22ra eman beharko dute izena. Oinarriak eta izena emateko orria udal‑bulegoetan eta www.sopela.eus web gunean daude eskuragarri. Langabeziaren aurka borrokatu eta Sopelako langabeak edo lan hobea bilatzen dutenak lan‑merkatura errazago sar...
article thumbnailSopelako Udaleko Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailak apirilaren 27rako Rollit Girl Sopela Jardunaldia antolatu du adin guztietako emakumeentzat. Helburua kirol industriaren garapen ekonomikoari laguntzea, eta emakumeen ahalduntze profesionala sustatzea da. Landaluze kalean izango da 11:00ak eta 20:00ak artean. Egun osoan zehar emakumeentzako skate‑lehiaketak, probak, tailerrak, kontzertuak eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia