Sopelako Udalak zametako eta biltegiko makineriaren erabileran trebatzeko ikastaro bat antolatu du

Langabeziaren aurka borrokatu eta Sopelako langabeak edo lan hobea bilatzen dutenak lan‑merkatura errazago sar daitezen, Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bidez, Zametako eta biltegiko makineriaren erabileran trebatzeko ikastaroa (jasogailua eta zubi-garabia) abiarazi du.

Langabe edo enplegua hobetu nahi dutenei zuzenduta dagoen ekimena maiatzaren 27an hasiko da eta 12 eguneko (60 ordu) iraupena izango du. Ikastaroa astelehenetik ostiralera egingo da 9:00etatik 14:00etara eta bi lekutan emango da: Teoria Sopelako Landabe kaleko 12. zenbakian eta praktika Trapagaranen, El Juncal auzoan, z/g.

Leku kopurua mugatua izango da  (gehienez 15 pertsona), beraz, parte hartu nahi dutenek maiatzaren 6tik 22ra eman beharko dute izena. Deialdi hau arautzen duten oinarriak eta izena emateko orria udal‑bulegoetan eta www.sopela.eus web gunean daude eskuragarri.

Gauzak horrela, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak adierazten duenez “aurrerapauso bat ematen dugu gure helburuan, hots, enplegua sortu, enplegagarritasuna hobetu, udalerriaren ekonomia garatu eta sustatu eta sopeloztarren bizi‑kalitatea eta ongizatea hobetu”.

Izan ere, gaur egun, industria eta logistika‑arloko enpresak profesional ugari eskatzen ari dira zamak mugitu eta biltegiratzeko makineria erabiltzeko. Hori dela eta, prestakuntza funtsezkoa da enplegagarritasuna hobetzeko eta norberaren eta lanbidearen garapenerako, batez ere, guztiz lehiakorra eta aldakorra den lan‑merkatu batean; are gehiago, birziklatu eta lan‑merkatuko eskari berrietara egokitu behar duten langabeen kasuan.

DEIALDIAREN OINARRIAK