Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopela, Bizkaiko ekintzailetzaren topagune sendoa

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopela, Bizkaiko ekintzailetzaren topagune sendoa

 


  • Matxoaren 13 eta 14an Sopela Business Market ekimenaren 3. jardunaldiak izango dira Sopelan. Bertan, mahai-inguruak, berbaldiak eta networking batzarrez gain praktikak egiteko mintegiak eta asmoak azaltzeko txandak egingo dira ekintzailetza proiektuak aurkeztu daitezen.

Datorren martxoaren 13an goizeko 9:00etatik aurrera ehundik gora ekintzaile batuko dira Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Enplegua eta ekonomia sustatzeko saileko zinegotzi Teresa Fernandezek azaldu duenez bi egunetan ospatuko den topagune honetan parte hartzen dutenek “arlo asko langai dituen eremua izango dute euren proiektuak bultzatzeko, finantzabideak aurkitzeko, prestakuntza, harremanak lantzeko...”. Izan ere,  Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailak berak antolatu du Sopela Business Market. Ekimen hau hirugarren urtez egingo da, aurreko urte biotan arrakasta izan ondoren.

Aurten berriro ere “gure udalerrian ekonomia sustatu eta enplegua sortzeko helburua” mantentzen da, baina horretaz gain “garrantzi handiagoa eman nahi zaie ekintzaileei”. Horregatik gune gehiago diseinatu dira, euren proiektuak “ageriago izan daitezen, asmoak azaltzeko txandak antolatu dira, hau da, jendaurrean aurkeztu ahal izango dituzte euren ekimenak”, nabarmendu du zinegotziak. Halaber, aurreratu duenaren arabera SBM3-an hiru mintegi martxan jarriko dira, “ekintzaile guztiek dituzten trebetasunak hobetzeko”.

Oraingoan networking topaketak bi egunetan mantenduko dira eta gainera, “bazkaltzeko ordua aprobetxatuko dugu  Pintxo networking-arekin lanean jarraitzeko”. Bestalde, SBM-ren 3 jardunaldirako egindako programan erakusketa guneak izango dira eta mahai-inguru eta berbaldiak ere antolatuko dira. Bertan “eskualdeko eskarmentu handiko ekintzaileak euren ikuspegia azalduko dute”.

Autoritateek eskainitako inaugurazio instituzionalaren ondoren mahai-inguru bat izango da, zeinetan Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariak Euskadin eta Bizkaian ekintzailetzaren inguruan jardungo duten. Hortik aurrera eta bi egunetan zehar, instituzio, enpresa eta business angels-etako ordezkariek euren esperientziak partekatuko dituzte. Zentzu horretan “parte-hartzaileek bilatzen dutena aurkitzea espero dugu, hots, finantziazioa, formazioa edota kontaktuak” adierazi du Teresa Fernándezek. Bukatzeko, Sopelako bizilagun guztiak gonbidatu nahi izan ditu martxoaren 13 eta 14an Kurtziotik pasatzera, sarrera doakoa izango baita leku kopurua bete arte.

Egitaraua: http://sopelaudala.org/images/pdfs/business_market_2019.pdf

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailLan-arloan zein enpresa arloan antzemandako beharrei aurre egin nahi da, ekintzailetza sustatuz eta sopeloztarren formakuntza bultzatuz. Urrian eta azaroan zehar bi ikastaro antolatu dira, besteak beste: “Elektrodo estali bidez soldatzeko hastapen- eta birziklatze-ikastaro profesionala” eta “Eraldaketa digitalerako eta komunikazionalerako gaikuntza: enpresei eta negozioei aplikatutako tresna...
article thumbnailEskariak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru-laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus  web gunean edota udal bulegoetan daude eskuragai. Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2020an 45.000 euro inguru bideratuko ditu enplegua sortu eta enpresak sustatzeko Sope-LAN programa abiarazteko. Diru-laguntzak 2019ko...
article thumbnail2020ko abuztuaren 17an, astelehena, bulego teknikoko arduradun lanpostua betetzeko merezimendu-lehiaketan izena emateko epea hasi zen. Lanpostua hutsik dago lanpostuen zerrendan eta karrerako funtzionarioentzat erreserbatuta. Deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 2020ko abuztuaren 17ko 221. Beraz, eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpena...
article thumbnailUdalerriko negozio txiki eta ertainei Covid-19aren aurrean beren jarduera garatzeko garbiketa- eta higiene-neurriak betetzen laguntzeko xedez, birusa kutsatzeko arriskua murrizteko eta merkataritza, ostalaritza eta jendeari irekitako beste jarduera batzuetako lokalen higienea eta garbitasuna mantentzeko, Sopelako Udalak, Behargintzarekin elkarlanean, gel hidroalkoholikoa eta garbitzeko eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia