Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Udalak diru-laguntza berriak eskaintzen ditu Sopelako enpresen ekintzailetza sustatzeko

cabecera empleo y promocioneconomica

Udalak diru-laguntza berriak eskaintzen ditu Sopelako enpresen ekintzailetza sustatzeko

 

  • Diru-laguntzak 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 30era bitartean, abian jarri diren enpresa proiektuetara bideratuko dira.
  • Enpresa proiektu bakoitzerako, gehienez ere 3.000 euroko laguntza izango da eta eskariak aurkezteko epea azaroaren 15era arte egongo da zabalik.

Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako sailaren bitartez, 16.000 euro inguru bideratuko ditu Sopelako jarduera ekonomikoa bultzatzeko diru-laguntzen deialdi berri bat abiarazteko. Diru-laguntza lerro honen helburua, enpresa proiektu berrien sorrera bultzatzea da, Sopelan helbide fiskala, soziala eta lantokia izan eta sorrera berrikoak diren enpresei beraien  jarduera abian jartzeko beharrezko inbertsioetarako diru-laguntzak ematea alegia.

Teresa Fernández zinegotzi arduradunaren esanetan, “deialdi honekin, alde batetik, enpresa sortu berriei laguntza eman nahi diegu eta gaur egungo ekoizpen ehuna suspertzeko pizgarriak eskaini; eta, bestetik, komunitatearen beharrei erantzuna emango dieten eta gaur egungo ekonomian lehia dezaketen enpresa jarduera berriak babestu nahi ditugu”.

Diru-laguntzak 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 30era bitartean, abian jarri diren enpresa proiektuetarako bideratuko dira.

Enpresa proiektu bakoitzerako, gehienez ere 3.000,00 euroko laguntza izango da, eta, nolanahi ere, inbertsioaren %75a izan ahal izango da. Diruz laguntzen diren gastuei dagokionez, aipatzekoak dira informatikako aplikazioak, instalazio teknikoak, makineria, tresneria, altzariak edota informazio-prozesuetarako ekipamenduak, besteak beste.

Eskariak aurkezteko epea hurrengo ostegunera arte, azaroak 15, egongo da zabalik.

Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere.  


 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail  Matxoaren 13 eta 14an Sopela Business Market ekimenaren 3. jardunaldiak izango dira Sopelan. Bertan, mahai-inguruak, berbaldiak eta networking batzarrez gain praktikak egiteko mintegiak eta asmoak azaltzeko txandak egingo dira ekintzailetza proiektuak aurkeztu daitezen. Datorren martxoaren 13an goizeko 9:00etatik aurrera ehundik gora ekintzaile batuko dira Sopelako Kurtzio Kultur Etxean....
article thumbnail Udalerriko komertzio eta negozioen beharretara moldatutako formazio pildora batzuk dira, zeinetan negozioen lehiakortasuna handitzeko konpetentziak, teknikak eta estrategia digitalak jorratuko diren. Sopelako Udalak Enplegu eta Ekonomi Sustapen Arloaren bitartez martxan jarritako eta otsailaren 4an hasi zen “4.0 merkataritza-gaitze aurreraturako programa” indartsu hasi da. Izan ere, komertzio eta...
article thumbnailAisiaren eta astialdiaren sektorearen lehiakortasuna hobetzeko programa aitzindari bat da. Programan parte hartu nahi duten aisiako eta astialdiko enpresei, Bloowatch izeneko, kudeaketa espezializatuko software baten zerbitzua eskaintzen zaie, zeinak urte baten zehar bere negozioen kudeaketarako plataforma digital bat izatea ahalbidetzen dien. Programak surf eta parapente eskolentzako bere negozioetako...
article thumbnail  Diru-laguntzak 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 30era bitartean, abian jarri diren enpresa proiektuetara bideratuko dira. Enpresa proiektu bakoitzerako, gehienez ere 3.000 euroko laguntza izango da eta eskariak aurkezteko epea azaroaren 15era arte egongo da zabalik. Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako sailaren bitartez, 16.000 euro inguru bideratuko ditu Sopelako jarduera...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia