Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak Gizarte eta Osasun Arretarako Prestakuntza Modulu berri bat abiaraziko du

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak Gizarte eta Osasun Arretarako Prestakuntza Modulu berri bat abiaraziko du

Alde batetik udalerrian enplegua sortu, hobetu eta ekonomia sustatzeko eta bestetik, sopeloztarron bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko helburuarekin, Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren bitartez, mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko formazio modulu berri bat jarri du martxan.

Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena, www.sopela.eus webgunean edota udal bulegoetan dagoen inprimakia betez. Epea, bihar irekiko da, irailak 5.  Modulua egiteko baldintzei dagokionez, beste batzuen artean, ikasleek Udaleko erroldan erroldatuta egon eta gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatuaren edo Lanbide Heziketako graduatuaren titulua izan beharko dute.

Ikastaroak, guztira, 350 orduko iraupena izango du, horietatik 270 ordu teorikoak izango dira eta beste 80ak, praktikoak. Prestakuntza prozesua gainditzen dutenek Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta emateko profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute.

Prestakuntza berri hau, Udalak langabezian edota enplegua hobetzeko egoeran dauden sopeloztarrak lan-merkatuan sartzeko helburuarekin abiarazten dituen ekintzen barruan dago. Teresa Fernández Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko zinegotziak adierazi duenez,  “oso lehiakorra eta aldakorra den lan-merkatu baten esparruan prestakuntza funtsezko elementua da, are gehiago, beren burua birziklatu eta eskaera berrietara egokitu behar duten langabeen kasuan”.

Gaur egun, laguntza behar duten pertsonentzako giza eta osasun arlokoetako arreta profesional asko eskatzen ari den sektorea da, “beraz, gero eta beharrezkoagoa da arlo horretako prestakuntza, lan-merkatuaren beharrizanak betetzeko. Hori dela eta, Sopelako Udalak, beste behin, aurrekontu eta kudeaketaren aldetik ahalegin handia egin du herritar guztiei eta, bereziki, Sopelako pertsona behartsuenei laguntzeko” adierazi du Gontzal Hermosilla alkateak.

Moduluaren edukia:

Ikasleek eduki teorikoen bidez, higiene- eta elikadura-arretan esku hartzea (70 ordu), gizarte- eta osasun-arretan esku hartzea  (70 ordu) eta laguntza psikosoziala eta harreman- eta komunikazio-arreta (130 ordu) landuko dute. Formazio fasea gaindituta, 80 orduz lanekoak ez diren jardunbideak egingo dituzte enpresetan.

Hau izango da ikastaroaren edukia:

Erakundeetako higiene- eta elikadura-arretan esku hartzea  ( 70 ordu)
Erakundeetako gizarte- eta osasun-arretan esku hartzea  (70 ordu)
Laguntza psikosoziala eta harreman- eta komunikazio-arreta erakundeetan (130 ordu)

  • Mendekotasundun pertsonen giza suspertzea erakundeetan (30 ordu) 
  • Mendekotasundun pertsonen eguneroko jarduerak mantentzea eta hobetzea erakundeetan (50 ordu) 
  • Erakundeetan mendekotasundun pertsonekin komunikatzeko teknikak  (50 ordu)

Mendekotasundun pertsonentzako gizarte erakundeetan gizarte-osasun arloetako arreta emateko lanekoak ez diren jardunbideak (80 ordu). Profesionaltasun-ziurtagiriko modulu guztiak gainditu izana egiaztatu ahal duenak  bakarrik. 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail  Diru-laguntzak 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 30era bitartean, abian jarri diren enpresa proiektuetara bideratuko dira. Enpresa proiektu bakoitzerako, gehienez ere 3.000 euroko laguntza izango da eta eskariak aurkezteko epea azaroaren 15era arte egongo da zabalik. Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako sailaren bitartez, 16.000 euro inguru bideratuko ditu Sopelako jarduera...
article thumbnail  Azaroaren 26an hasiko da, 10 eguneko iraupena (50 ordu) izango du eta langabezian dauden edo lan hobea bilatzen duten sopeloztarrei zuzenduta dago. Ikastaroa Nuevas técnicas profesionales-ek eskainiko du Leioan duen egoitzan. Parte hartu nahi dutenek azaroak 5 eta 16 artean eman beharko dute izena https://sopelarin.sopelana.net/kanpainak/web/login.aspx estekaren bitartez. Langabeziaren aurka borrokatu eta...
article thumbnailPertsona edo talde gidatu bakoitzaren beharrizanen arabera, era pertsonalizatuan gauzatzen den programa da. Bere negozioa hobeto ezartzeko edota finkatzeko edo erronka berriei aurre egiteko parte hartzaileen ahalmen eta gaitasunak sustatzea bilatzen da. Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez, Sopela Mentoring formakuntza Programa sortu du ekintzailetza eta...
article thumbnailAlde batetik udalerrian enplegua sortu, hobetu eta ekonomia sustatzeko eta bestetik, sopeloztarron bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko helburuarekin, Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren bitartez, mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko formazio modulu berri bat jarri du martxan. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia