Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak emakumeen garapen sozio-laborala eta profesionala sustatuko du maiatzaren 18an

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak emakumeen garapen sozio-laborala eta profesionala sustatuko du maiatzaren 18an

 

Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailaren bitartez, “Sopela eta Bizkaiko emakumeen artean eta haien aldeko aukerak sortzen” izeneko topaketa antolatu du hurrengo ostiralerako, maiatzak 18. redALDEren V. Topaketaren barruan dagoen ekimen honek, gure inguruneko andrazkoen beharrizan, ideia eta proposamenak ezagutzea eta aukera profesional gehiago eta hobeak dituen ekosistema sortzea du helburu.

“Sopela eta Bizkaiko emakumeen artean eta haien aldeko aukerak sortzen” topaketa maiatzaren 18an egingo da Landabe 12n, 11:00etatik 12:30ak arte eta euren lan eta gizarte garapena eta garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileei zuzenduta dago (langabezian dauden emakumeak edota enplegua hobetu nahi dutenak ere).

Ekintzan parte hartu nahi duten emakumeek aldez aurretik eman beharko dute izena 94 406 55 00 (luzapena: 110) telefonoaren edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidearen bitartez.

Egitaraua:

  • 11:00: redALDE ekimenaren aurkezpena. Sopela eta Bizkaiko andrazkoen artean eta haien mesedetan aukera profesionalak sortzeko, partekatzeko eta zabaltzeko diseinatutako sarea.
  • 11:00-12:00: Dinamika: work kafea - aukerak sortzen.
  • 12:00-12:30: Sarean alta egitea eta aktibatzea.

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailAlde batetik udalerrian enplegua sortu, hobetu eta ekonomia sustatzeko eta bestetik, sopeloztarron bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko helburuarekin, Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren bitartez, mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko formazio modulu berri bat jarri du martxan. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute...
article thumbnailSopela Business Meeting jardunaldiaren hirugarren edizioak ingurune digitalean egungo eta etorkizuneko bezeroekin harremana errazagoa izan dadin, jarraitu beharreko estrategiak aztertuko dira. Izan ere, surfean jarraibide digitalek berebiziko garrantzia baitute, zuzenekoa zein zeharkakoa, eta geroz eta enpresa gehiagoren bilakaerari eragiten diote. Surfaren industriako hainbat profesionalen...
article thumbnail  Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailaren bitartez, “Sopela eta Bizkaiko emakumeen artean eta haien aldeko aukerak sortzen” izeneko topaketa antolatu du hurrengo ostiralerako, maiatzak 18. redALDEren V. Topaketaren barruan dagoen ekimen honek, gure inguruneko andrazkoen beharrizan, ideia eta proposamenak ezagutzea eta aukera profesional gehiago eta hobeak dituen ekosistema...
article thumbnail  2017ko uztailetik 2018ko martxoaren 2ra arte 330 formazio ordu egin dira 11 ikastarotan banatuta. Guztira formazioa jaso duten pertsonen artean 142 diploma eman dira (104 emakumezkoei eta 38 gizonezkoei), %25a ekintzailetza prozesuetan murgilduta daude jadanik Sopelan. Beste batzuen artean, Sopelan enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea eta ekonomia garatu eta sustatzea, Sopelako...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia