Azken albisteak

Azken albisteak

sopela turismo

Sopela. Zure Helmuga

Sopela Uribe eskualdeko udalerria da eta 840 hektareako azalera du.

Iparraldeko muga Bizkaiko Golkoak markatzen dio eta, ondorioz, Sopelak labar eta hondartza ikusgarriak ditu, eta turismo gune ezin hobea da surf zaleentzat eta eskalada edo parapentea bezalako kirolak atsegin dituztenentzat.

Sopelako mapa

callejerosopela

direcciones

banner perfildelcontratante
banner perfildelcontratante
banner faktura elektronikoa

banner sopelanagurea eusk

banner mipago eusk
banner portaloposiciones cas euks
banner verificaciondocumentos eus
banner tramitesciudadano cas eusk
banner transparencia eus

 

Webcam

 
 
ENPLEGURAKO ETA EKINTZAILETZARAKO PRESTAKUNTZA EKINTZEN PROGRAMA INTEGRALA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK
2017 Ekaina / Junio

 
 
SARRERA
Sopelako Udalak aurrera daramatzan politiken funtsezko ardatzak eta helburuak dira udalerrian enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea eta ekonomia garatu eta sustatzea, bai eta bertako herritarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea ere. 
 
Beraz, kontuan hartuta enplegurako prestakuntza, prestakuntza arloko birziklapena eta ekintzailetzarako erronka oinarrizko tresnak direla markatutako helburuak lortzeko, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzi Arloak abian jarri du ENPLEGURAKO ETA EKINTZAILETZARAKO PRESTAKUNTZA PROGRAMA INTEGRALA, helburua baita prestakuntzazko birziklapenaren bidez enplegagarritasuna hobetzea. 
 
 
LEHENENGOA.- ZERBITZUA EMATEKO DEIALDIAREN HELBURUA
Deialdi honen helburua da Sopelan enplegagarritasuna, lanbide birziklapena eta ekintzailetza hobetzeko PRESTAKUNTZA PROGRAMA integrala garatzea.
 
BIGARRENA.- ZERBITZUA EMATEKO MODUA
Instituto para la Cooperación Empresarial Internacional Magallanes- ICEAN deritzonaren ardura izango da zerbitzua eman eta programa garatu eta egikaritzea. Guztira, 10 prestakuntza ekintza bideratuko dira, eta oinarri hauen arabera arautuko dira.
 
HIRUGARRENA.- DEIALDIAREN EDUKIA
Prestakuntza programak hamar prestakuntza ekintza ditu, eta horietako bakoitzak 30 orduko iraupena. Beraz, guztira, 300 orduko programa da, ondoko eduki hauek dituela: 
 
1.- Sare sozialak eta Community Manager kudeatzeko ikastaroa 
Helburua: Ikasleei erakustea nola erabiltzen diren ondoko aukera hauek: Social Media, Web 2.0, Comunity Manager lanbide profila, Branding 2.0, sare sozialak, SEO, Analitika Web…
 
Gai zerrenda:
  • Sare sozialetarako hastapenak
  • Sare sozial motak
  • Nola prestatu community manager estrategia bat.
  • Ariketa praktikoa
  • Izen ona online
  • Nola idatzi weberako
 
2.- Enpresak kudeatu eta sortzeko ikastaroa
Helburua: Enpresaren forma juridikoa aukeratu behar denerako, batetik, ezagutza eskuratu eta hobetzea eta jarraitu beharreko urratsak ezagutzea; eta, bestetik, negozio aukera berriak bilatu eta garatzea errazten duen enpresa kudeaketarako beharrezko tresnak eskuratzea.

Gai zerrenda:
  • Enpresa eratzeko eman beharreko urratsak
  • Enpresaren ezaugarriak
  • Enpresa kudeatzeko tresna erabilgarriak
  • Administrazioarekiko betebeharrak
  • Enpresa berrirako laguntzak eta diru laguntzak
  • Ariketa praktiko
3.- Enpresarako eta lanbiderako marketing a 
Helburua: Ikasleei beharrezko ezaguerak ematea marketing orokorrari begira eta marketing estrategiko nahiz operatiboari begira; eta marketing plana prestatzea
 
Gai zerrenda:
  • Marketingerako sarrera
  • 5 P
  • Marketing planaren adibideak eta lantzeko
 
4.- Jendaurrean hitz egin eta elkarrizketak prestatzeko ikastaroa 
Helburua: Modu eraginkor, positibo eta asertiboan komunikatzeko beharrezko gaitasunak eskuratu eta hobetzea. 
 
Gai zerrenda:
  • Lan elkarrizketei buruzko ohiko galderak eta erantzunak
  • Lan elkarrizketetan egiten diren ohiko hutsak
  • Elkarrizketa prestatzeko dinamika
  • Nola hitz egin jendaurrean
  • Hitzezko nahiz hitzez besteko komunikazioa. Zer adierazten dugu?
 
5.- Komunikazioa hobetzeko ikastaroa: estrategiak eta baliabideak
Helburua: Lanbide, lan eta enpresa arloan, gure komunikazioa hobetzea: Estrategiak eta baliabideak
 
Gai zerrenda:
  • Hitzezko nahiz hitzez besteko komunikazioa
  • Trebetasun sozialak
  • Entzute aktiborako dinamika
  • Erlaxazio teknikak
  • Sormen dinamika
 
6.- Jendea atenditu eta zerbitzuaren kalitatea zaintzeko ikastaroa
Helburua: Ikasleei behar diren klabeak ematea bezeroaren ikusmirak eta asebetetze maila antzemateko.
 
Gai zerrenda:
  • Zerbitzu kalitatea eta bezeroarekiko arreta zer den: sarrera
  • Jendea atenditzen duen profesionala
  • Bezero motak
  • Kexak eta erreklamazioak
  • Autokontrol teknikak
 
7.- Adimen emozionala eta erabakiak hartzea
Helburua: Aldaketa egoeretan erabakiak hartzeko trebetasunak hobetzea, eta adimen emozionaleko funtsezko osagaiak ezagutzea.
 
Gai zerrenda:
  • Adimen emozionalerako sarrera
  • Norberaren trebetasunak: Autoezagutza, autokontrola eta motibazioa
  • Entzute aktiboa eta enpatia
  • Komunikazio asertiboa
  • Talde dinamikak
 
8.- Plangintza estrategikoa eta enpresa plana prestatzeko ikastaroa
Helburua: Enpresa plana prestatzeko ezagutza hobetzea eta horretarako beharrezko tresnak ematea. Negozio aukera bat identifikatu, deskribatu eta aztertzea; negozioaren bideragarritasun tekniko, estrategiko eta finantzarioa aztertzea; negozio aukera enpresa proiektu bihurtzeko beharrezko prozedura eta estrategia guztiak garatzea.
 
Gai zerrenda:
  • DAFO analisia
  • Enpresaren oinarrizko datuak
  • Laburpen exekutiboa
  • Sustatzaileak
  • Produktuak/ zerbitzuak
  • Merkatuaren analisia
  • Marketing plana
  • Antolaketa eta langileria
  • Inbertsio plana
  • Ariketa praktikoa
 
9.- Finantzariak ez direnentzako oinarrizko kontabilitatearen ikastaroa
Helburua: Enpresarentzat funtsezkoa den finantza informazioaren gaineko ezagutza hobetzea, erabakiak hartu eta estrategiak sortzeko.
 
Gai zerrenda:
  • Balantzea
  • Galerak eta irabaziak
  • Ondare garbia
  • Memoria
  • Finantza ratioak
  • Kontabilitate liburuak
  • Kontabilitateko idazpenen adibideak
  • Amortizazioak
  • Ariketa praktikoak
 
10.- Garapen pertsonal eta profesionala garatzeko coaching ikastaroa 
Helburua: Ikasleen garapen pertsonal eta profesionala hobetzea, enplegua eta ekintzailetza bilatzeko prozesuetan tresna praktikoak erabiliz. DAFO eta GROWN. Lidergo klabeak ere bai.
 
Gai zerrenda:
  • Coachingerako sarrera
  • Zertarako balio du?
  • Talde dinamika
  • DAFO eta GROWN modeloa
  • Trebetasun eta gaitasun pertsonal eta profesionalak hobetzea
 
 
LAUGARRENA.- HARTZAILEAK 
Sopelan erroldatutako 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte programan, eta prestakuntza saioetara iristeko, aintzat hartuko dira berdintasun eta parekotasun irizpideak. Aipatutako zehaztapenak alde batera utz litezke baldin eta prestakuntza ekintzetan izena emateko epea amaitzen denean plaza guztiak bete ez badira; horrelako salbuespenetan, beste irizpide batzuen arabera sartuko dira ikasleak.


BOSGARRENA.- BALDINTZAK
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Sopelan erroldatuta egotea. 
  2. Enplegu-eskatzailea edo ekintzailea izatea edo enplegua modu aktiboan bilatzen ari izatea. 
  3. 18 urte beteta edukitzea eta, hala denean, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez izatea.
  4. Gutxienez, ondoko titulu hauetako baten jabe izatea: Eskola Graduatua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua (DBH) edo Lanbide Heziketa. 
  5. Indarreko legeriaren arabera, sartuta ez egotea inolako ezgaitasun edo bateraezintasun kausatan.
 
SEIGARRENA.- IZENA EMATEKO PROZEDURA
Izena emateko, bete beharrekoa izango da Sopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzi Arloak emandako eskari orria. Inprimakia Sopelako Udalaren web ofizialean eskura daiteke, “KANPAINEN ATARIAN”, bai eta udal bulegoetan ere. 
 
Ikastaroetan plaza erreserbatzeko, kontuan hartuko da izena emateko orria zein ordutan eta zein egunetan sartu den erregistroan.
 
Interesatuek ekintza guztietan (10) ala bakar batzuetan har dezakete parte, eta hori eskari orrian adierazi beharko dute, lehentasun hurrenketa jarrita.
 

ZAZPIGARRENA.- IZENA EMATEKO EPEA 
Programan izena emateko epea 2017ko ekainaren 12tik 26ra bitartekoa da.
 
Dagoen eskariaren arabera, Sopelako Udalak izena emateko epea luza lezake.
 

ZORTZIGARRENA: ONARTUTAKOEN ZERRENDAK ARGITARATZEA
Izena emateko epea amaituta, eta izangai bakoitzak baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, Udalaren web orrian eta iragarki oholean argitaratuko da hautatutako pertsonen zerrenda, eta 2017ko ekainaren 27tik aurrera baliagarria izango da. 
 

BEDERATZIGARRENA. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskatzaileek izena emateko orria aurkezten dutenean, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
 
  1. Programan izena emateko orria. Eskatutako datu pertsonal eta harremanetarako datu guztiak bete beharko dira; eta izenpea jarrita, interesatuak egiaztatuko du bete egiten dituela programan parte hartzeko beharrezko baldintza guztiak.
  2. Deialdi honen bosgarren oinarrian jasotako baldintzak betetzen dituela frogatzen duen dokumentazioaren kopia.
  3. NANaren fotokopia.
 
Era berean, udalak, unea iritsita eta beharrezkotzat jotzen badu, izena eman dutenei eta partaideei honako hauek eskatzeko aukera gordetzen du berekin:

  • NANaren fotokopia konpultsatua. 
  • Errolda-egiaztagiria.
  • Lorturiko titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua. 
  • Lanbidek luzaturiko ziurtagiria, enplegu-eskatzaileak izatea egiaztatzen duena.
 
BEDERATZIGARRENA.- ORDEZKOAK
Onartutakoen zerrendan bajaren bat izatekotan, eskarien zerrendatik aterako dira izangaiak, betiere azken zerrenda horretan ezarritako hurrenkeraren arabera.
 

HAMARGARRENA.- ERREKURTSOAK
Interesatuek deialdi hau, oinarri arautzaileak eta deialditik datozen administrazio egintzak aurka ditzakete, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusten diren kasuetan eta eran.
 
 
campanas pdfcampanas izena
 

Sopela TB

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

Proiektuak Martxan

Partaidetza Bidezko Aurrekontua
2018eko uztailaren 02a
article thumbnail PARTAIDETZA BIDEZKO AURREKONTUA 150.000 euro herritarren ideia eta proposamenetarako(5etik – uztailaren 19arte). ZUK ERABAKITZEN DUZU Berriro ere, herritarrek udal politiken diseinuan parte hartzeko xedearekin, Sopelako Udalak 2019ko aurrekontuak egiteko prozesu parte hartzaile berri bat abiaraziko du bihar. Berritasun gisa, aurten Udalak guztira 150.000 euro bideratuko ditu, aurreko ekitaldian...
article thumbnailEgun dauden 56 aginte-koadrotatik 30 konponduko dira. Hobetze lanek hogeita hamar kaletan kokatutako 1.658 luminariari eragingo die.  Berritze honekin, Udalak instalazioen segurtasuna eta kalitatea hobetuko ditu etorkizuneko kalteak murrizteko, bere bizitza erabilgarria optimizatuko du eta mantentzean aurreztuko du. Sopelako Udalak datozen asteetan udalerriko gune desberdinetako argi-puntuak...
article thumbnail  Argiteria publikoko hobekuntza lanak udalerri osoan egingo dira eta fase desberdinetan jarriko dira martxan. Zereginok, 500.000 euro inguruko inbertsioa suposatuko dute. Udalaren helburu nagusia bizilagunen seguritatea bermatzea da. Gobernu taldearen kezka handia da oso. Aurretik datorren arazoa da hau, izan ere, 2013an jada, barne txosten batek argiteriaren egoera txarra agerian usten zuen....
article thumbnail OLABIDE-OSTEIKO BIDEARI BURUZKO PROZESU PARTE HARTZAILEA Sopela Olabideko Industrialdea eta Osteikoko etxebizitzen gunearekin lotuko duen bidearen irekitzea. ZUK ERABAKITZEN DUZU Herritarrak udal politika publikoetan alderdi aktiboa eta protagonista izan behar dira. Horregatik, Sopelako Udalak, herritarrak udalerriaren eraldaketan partaide izateko helburuarekin, hemendik gutxira udalak...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia