cabecera empleo

Eskaintzen zerrenda eta bilakaera

lanbide ofertaslanbide prensaempleo evolucion

 
“GIZARTE ERAKUNDEETAN LAGUNTZA BEHAR DUTEN PERTSONEI ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEKO” PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAREN LEHENENGO PRESTAKUNTZA MODULUA (SSCS0208) ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK
2017 Abendua / Diciembre

 
 
HITZAURREA
Enpleguaren sorrera, enplegagarritasunaren hobekuntza, udalerriaren garapena eta sustapen ekonomikoa, eta biztanleen bizi-kalitatearen eta ongizatearen hobekuntza dira Sopelako Udalak garatzen dituen politiken funtsezko ardatzak eta helburuak.
 
Kontuan hartuta enplegurako prestakuntza, prestakuntza arloko birziklapena eta enplegagarritasunaren hobekuntza oinarrizko tresnak direla zehaztutako helburuak lortzeko, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzi Arloak “GIZARTE ERAKUNDETAN LAGUNTZA BEHAR DUTEN PERTSONEI ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEKO” PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAREN LEHENENGO PRESTAKUNTZA MODULUA (SSCS0208) abiaraziko du, honako oinarri hauek zuzenduko dutena:
 
LEHENENGOA.- DEIALDIAREN XEDEA
Deialdi honen xedea “GIZARTE ERAKUNDETAN LAGUNTZA BEHAR DUTEN PERTSONEI ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEKO” PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAREN LEHENENGO PRESTAKUNTZA MODULUA (SSCS0208), “ERAKUNDE EREMUAN ESKU-HARTZEAK ANTOLATZEKO LAGUNTZA (KODEA: MF1016_2)” izenekoa garatzea da, Sopelako herritarren enplegagarritasuna hobetzeko eta birziklapen profesionala sustatzeko.
 
BIGARRENA.- ZERBITZUA EMATEKO MODUA
CENTRO DE CUALIFICACIÓN Y EMPLEO SA enpresaren ardura izango da IKASTAROA eman, garatu eta egikaritzea. Enpresak prestakuntza hori emango du hurrengo helbidean dituen lokaletan: Ibarra kalea 7, 48950 - Erandio (BIZKAIA).
 
Halaber, enpresak prestakuntzarako behar den material guztia emango du.
 
HIRUGARRENA.- DEIALDIAREN EDUKIA
“ERAKUNDE EREMUAN ESKU-HARTZEAK ANTOLATZEKO LAGUNTZA (KODEA: MF1016_2)” modulua metodologia teoriko-praktikoaren bidez garatuko da. Hilabeteko iraupena (100 ordu; egunean 5) izango du, eta honako prestakuntza atal hauek izango ditu:
 
  • UF0127: ERAKUNDEETAN LAGUNTZA BEHAR DUTEN PERTSONEI HARRERA EGITEKO LAGUNTZA (30 ORDU)
  • UF0128: ERAKUNDEETAN LAGUNTZA BEHAR DUTEN PERTSONENTZAT JARDUERAK ANTOLATZEKO LAGUNTZA (70 ORDU).
  • Irakastegunak: 20.
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara edo 15:00etatik 20:00etara, eskaeraren arabera
  • Hasiera-eguna: 2018ko urtarrilaren 15a.
  • Orduak, guztira: 100 ordu.
  • Ikastaroa emateko lekua: CENTRO DE CUALIFICACIÓN Y EMPLEO SA. Enpresak prestakuntza hori emango du hurrengo helbidean dituen lokaletan: Ibarra kalea 7, 48950 - Erandio (BIZKAIA)
 
LAUGARRENA.- HARTZAILEAK 
Sopela udalerrian erroldatutako 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta, prestakuntza eskuratzean, berdintasun eta parekotasun irizpideak errespetatuko dira. Zehaztapen horiek alde batera utzi ahalko dira, izena emateko epea amaitutakoan ikaspostuak bete ez badira: kasu horretan, ikasleek beste irizpide batzuei jarraikiz parte hartu ahalko dute.
 
Ikaspostuak 15 izango dira, gehienez.
 
BOSGARRENA.- BALDINTZAK
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Sopela udalerrian erroldatuta egotea.
  2. Enplegu-eskatzailea izatea edo enplegu-bilaketa aktiboan edo hori hobetzeko egoeran egotea.
  3. 18 urte beteak izatea eta, hala denean, nahitaezko erretirorako gehieneko adinetik gorakoa ez izatea.
  4. Ezgaitasun edo bateraezintasun egoeretako batean ez egotea, indarreko legediaren arabera.
  5. Eskola-graduatuaren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatuaren edo Lanbide Heziketako graduatuaren titulua izatea, gutxienez.
  6. Gaztelaniaren hitzezko eta irakurrizko ulermena.
SEIGARRENA.- IZENA EMATEKO PROZEDURA
Izena emateko prozedura Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Zinegotzi Arloak emandako izena emateko inprimakiaren arabera gauzatuko da. Inprimaki hori interesdunen eskura dago Sopelako Udalaren webgune ofizialean: www.sopela.eus, “KANPAINEN ATARIA”n, hain zuzen, baita udal bulegoetan ere.
 
Ikastaroetan ikaspostua erreserbatzeko, kontuan hartuko da izena emateko matrikula zein ordutan eta zein egunetan sartu den erregistroan; eta leku kopurua gainditzen bada, eremu sozio laboraleko beharrizan irizpideak aplikatu ahal izango dira.
 
ZAZPIGARRENA.- IZENA EMATEKO EPEA 
Moduluan izena emateko epea 2017ko abenduaren 11tik 22ra bitartekoa izango da.
 
Dagoen eskariaren arabera, Sopelako Udalak izena emateko epeak luza litzake.
 
ZORTZIGARRENA: ONARTUTAKOEN ZERRENDAK ARGITARATZEA
Izena emateko epea amaituta eta izangai bakoitzak baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, udalaren iragarki oholean argitaratuko da hautatutako pertsonen zerrenda, eta 2018ko urtarrilaren 3tik aurrera baliagarria izango da.
 
BEDERATZIGARRENA. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskatzaileek izena emateko orria aurkezten dutenean, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
  1. Programan izena emateko orria. Eskatutako datu pertsonal eta harremanetarako datu guztiak bete beharko dira; eta izenpea jarrita eta hori aurkeztuta, interesdunak frogatuko du bete egiten dituela programan parte hartzeko behar diren baldintza guztiak.
  2. Bere nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
Era berean, udalak, unea iritsita eta beharrezkotzat jotzen badu, izena eman dutenei eta partaideei honako hauek eskatzeko aukera gordetzen du beretzat:
  • NANaren fotokopia konpultsatua.
  • Errolda-egiaztagiria.
  • Lorturiko titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua.
  • Lanbidek luzaturiko ziurtagiria, enplegu-eskatzailea dela egiaztatzen duena.
HAMARGARRENA.- ORDEZKOAK
Onartuen zerrendan bajaren bat izatekotan, eskaeren zerrendatik aterako dira izangaiak, betiere azken zerrenda horretan ezarritako hurrenkeraren arabera.
 
AMAIKAGARRENA.- ERREKURTSOAK
Interesdunek deialdi honen, oinarri arautzaileen eta deialditik datozen administrazio egintza guztien aurka egin ahalko dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusten diren kasuetan eta moduan.
 
 
campanas pdfformulario pdfcampanas izena
 
 
 _________________________
 
“ELEKTRODO ESTALIZKO SOLDADURA”KO PROFESIONAL GISA TREBATZEKO IKASTAROA
2017 Iraila / Septiembre

 
 
HITZAURREA
Enpleguaren sorrera, enplegagarritasunaren hobekuntza, udalerriaren garapena eta sustapen ekonomikoa, eta biztanleen bizi-kalitatearen eta ongizatearen hobekuntza dira Sopelako Udalak garatzen dituen politiken funtsezko ardatzak eta helburuak.
 
Kontuan hartuta enplegurako prestakuntza, prestakuntza arloko birziklapena eta enplegagarritasunaren hobekuntza oinarrizko tresnak direla zehaztutako helburuak lortzeko, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzi Arloak “ELEKTRODO ESTALIZKO SOLDADURA”KO PROFESIONAL GISA TREBATZEKO IKASTAROA abiaraziko du, honako oinarri hauek zuzenduko dutena: 
 
LEHENENGOA.- ZERBITZUA EMATEKO DEIALDIAREN HELBURUA
Deialdi honen xedea “ELEKTRODO ESTALIZKO SOLDADURA”KO PROFESIONAL GISA TREBATZEKO IKASTARO bat garatzea da, Sopelako herritarren enplegagarritasuna hobetzeko eta birziklapen profesionala sustatzeko.
 
BIGARRENA.- ZERBITZUA EMATEKO MODUA
NUEVAS TECNICAS PROFESIONALES SL enpresaren ardura izango da IKASTAROA eman, garatu eta egikaritzea. Enpresak prestakuntza hori emango du hurrengo helbidean dituen lokaletan: Iturriondo kalea, 10 (geltokiaren ondoan), 48940 - LEIOA.
 
Halaber, enpresak prestakuntzarako behar den material guztia emango du.
 
HIRUGARRENA.- DEIALDIAREN EDUKIA
Profesional gisa trebatzeko ikastaroa izango da prestakuntza. Ikastaroa erabat praktikoa izango da, eta banakako 15 kabinatan emango da. 15 eguneko iraupena (60 ordu) izango du, eta horren barnean homologazio-ziurtagiria lortzeko proba ere prestatuko da. Homologazio-proba hori ATISAE ingeniaritza-enpresak egingo du, ikuskatzaile bat in situ egonda. 
 
LAUGARRENA.- HARTZAILEAK 
Sopela udalerrian erroldatutako 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta, prestakuntza eskuratzean, berdintasun eta parekotasun irizpideak errespetatuko dira. Zehaztapen horiek alde batera utzi ahalko dira, izena emateko epea amaitutakoan ikaspostuak bete ez badira: kasu horretan, ikasleek beste irizpide batzuei jarraikiz parte hartu ahalko dute.
 
Ikaspostuak 10 izango dira, gehienez.
 
BOSGARRENA.- BALDINTZAK
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Sopela udalerrian erroldatuta egotea.
  2. Enplegu-eskatzailea izatea edo enplegu-bilaketa aktiboan edo hori hobetzeko egoeran egotea.
  3. 18 urte beteak izatea eta, hala denean, nahitaezko erretirorako gehieneko adinetik gorakoa ez izatea.
  4. Ezgaitasun edo bateraezintasun egoeretako batean ez egotea, indarreko legediaren arabera.
SEIGARRENA.- IZENA EMATEKO PROZEDURA
Izena emateko prozedura Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Zinegotzi Arloak emandako izena emateko inprimakiaren arabera gauzatuko da. Inprimaki hori interesdunen eskura dago Sopelako Udalaren webgune ofizialean: www.sopela.eus, “KANPAINEN ATARIA”n, hain zuzen, baita udal bulegoetan ere. 
 
Ikastaroetan ikaspostua erreserbatzeko, kontuan hartuko da izena emateko matrikula zein ordutan eta zein egunetan sartu den erregistroan.
 
ZAZPIGARRENA.- IZENA EMATEKO EPEA 
Programan izena emateko epea 2017ko irailaren 25etik urriaren 4ra bitartekoa izango da.
 
Dagoen eskariaren arabera, Sopelako Udalak izena emateko epeak luza litzake.
 
ZORTZIGARRENA: ONARTUTAKOEN ZERRENDAK ARGITARATZEA
Izena emateko epea amaituta eta izangai bakoitzak baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, udalaren iragarki oholean argitaratuko da hautatutako pertsonen zerrenda, eta 2017ko urriaren 6tik aurrera baliagarria izango da. 
 
BEDERATZIGARRENA. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskatzaileek izena emateko orria aurkezten dutenean, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
  1. Programan izena emateko orria. Eskatutako datu pertsonal eta harremanetarako datu guztiak bete beharko dira; eta izenpea jarrita eta hori aurkeztuta, interesdunak frogatuko du bete egiten dituela programan parte hartzeko behar diren baldintza guztiak.
  2. Nortasuna adierazten duen dokumentazioa.
Era berean, udalak, unea iritsita eta beharrezkotzat jotzen badu, izena eman dutenei eta partaideei honako hauek eskatzeko aukera gordetzen du beretzat:
  • NANaren fotokopia konpultsatua.
  • Errolda-egiaztagiria.
  • Lorturiko titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua.
  • Lanbidek luzaturiko ziurtagiria, enplegu-eskatzailea dela egiaztatzen duena.
HAMARGARRENA.- ORDEZKOAK
Onartuen zerrendan bajaren bat izatekotan, eskaeren zerrendatik aterako dira izangaiak, betiere azken zerrenda horretan ezarritako hurrenkeraren arabera.
 
AMAIKAGARRENA.- ERREKURTSOAK
Interesdunek deialdi honen, oinarri arautzaileen eta deialditik datozen administrazio egintza guztien aurka egin ahalko dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusten diren kasuetan eta moduan.
 
 
campanas pdfcampanas izena
 
 
 _________________________
 
ENPLEGURAKO ETA EKINTZAILETZARAKO PRESTAKUNTZA EKINTZEN PROGRAMA INTEGRALA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK
2017 Ekaina / Junio

 
 
SARRERA
Sopelako Udalak aurrera daramatzan politiken funtsezko ardatzak eta helburuak dira udalerrian enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea eta ekonomia garatu eta sustatzea, bai eta bertako herritarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea ere. 
 
Beraz, kontuan hartuta enplegurako prestakuntza, prestakuntza arloko birziklapena eta ekintzailetzarako erronka oinarrizko tresnak direla markatutako helburuak lortzeko, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzi Arloak abian jarri du ENPLEGURAKO ETA EKINTZAILETZARAKO PRESTAKUNTZA PROGRAMA INTEGRALA, helburua baita prestakuntzazko birziklapenaren bidez enplegagarritasuna hobetzea. 
 
 
LEHENENGOA.- ZERBITZUA EMATEKO DEIALDIAREN HELBURUA
Deialdi honen helburua da Sopelan enplegagarritasuna, lanbide birziklapena eta ekintzailetza hobetzeko PRESTAKUNTZA PROGRAMA integrala garatzea.
 
BIGARRENA.- ZERBITZUA EMATEKO MODUA
Instituto para la Cooperación Empresarial Internacional Magallanes- ICEAN deritzonaren ardura izango da zerbitzua eman eta programa garatu eta egikaritzea. Guztira, 10 prestakuntza ekintza bideratuko dira, eta oinarri hauen arabera arautuko dira.
 
HIRUGARRENA.- DEIALDIAREN EDUKIA
Prestakuntza programak hamar prestakuntza ekintza ditu, eta horietako bakoitzak 30 orduko iraupena. Beraz, guztira, 300 orduko programa da, ondoko eduki hauek dituela: 
 
1.- Sare sozialak eta Community Manager kudeatzeko ikastaroa 
Helburua: Ikasleei erakustea nola erabiltzen diren ondoko aukera hauek: Social Media, Web 2.0, Comunity Manager lanbide profila, Branding 2.0, sare sozialak, SEO, Analitika Web…
 
Gai zerrenda:
  • Sare sozialetarako hastapenak
  • Sare sozial motak
  • Nola prestatu community manager estrategia bat.
  • Ariketa praktikoa
  • Izen ona online
  • Nola idatzi weberako
 
2.- Enpresak kudeatu eta sortzeko ikastaroa
Helburua: Enpresaren forma juridikoa aukeratu behar denerako, batetik, ezagutza eskuratu eta hobetzea eta jarraitu beharreko urratsak ezagutzea; eta, bestetik, negozio aukera berriak bilatu eta garatzea errazten duen enpresa kudeaketarako beharrezko tresnak eskuratzea.

Gai zerrenda:
  • Enpresa eratzeko eman beharreko urratsak
  • Enpresaren ezaugarriak
  • Enpresa kudeatzeko tresna erabilgarriak
  • Administrazioarekiko betebeharrak
  • Enpresa berrirako laguntzak eta diru laguntzak
  • Ariketa praktiko
3.- Enpresarako eta lanbiderako marketing a 
Helburua: Ikasleei beharrezko ezaguerak ematea marketing orokorrari begira eta marketing estrategiko nahiz operatiboari begira; eta marketing plana prestatzea
 
Gai zerrenda:
  • Marketingerako sarrera
  • 5 P
  • Marketing planaren adibideak eta lantzeko
 
4.- Jendaurrean hitz egin eta elkarrizketak prestatzeko ikastaroa 
Helburua: Modu eraginkor, positibo eta asertiboan komunikatzeko beharrezko gaitasunak eskuratu eta hobetzea. 
 
Gai zerrenda:
  • Lan elkarrizketei buruzko ohiko galderak eta erantzunak
  • Lan elkarrizketetan egiten diren ohiko hutsak
  • Elkarrizketa prestatzeko dinamika
  • Nola hitz egin jendaurrean
  • Hitzezko nahiz hitzez besteko komunikazioa. Zer adierazten dugu?
 
5.- Komunikazioa hobetzeko ikastaroa: estrategiak eta baliabideak
Helburua: Lanbide, lan eta enpresa arloan, gure komunikazioa hobetzea: Estrategiak eta baliabideak
 
Gai zerrenda:
  • Hitzezko nahiz hitzez besteko komunikazioa
  • Trebetasun sozialak
  • Entzute aktiborako dinamika
  • Erlaxazio teknikak
  • Sormen dinamika
 
6.- Jendea atenditu eta zerbitzuaren kalitatea zaintzeko ikastaroa
Helburua: Ikasleei behar diren klabeak ematea bezeroaren ikusmirak eta asebetetze maila antzemateko.
 
Gai zerrenda:
  • Zerbitzu kalitatea eta bezeroarekiko arreta zer den: sarrera
  • Jendea atenditzen duen profesionala
  • Bezero motak
  • Kexak eta erreklamazioak
  • Autokontrol teknikak
 
7.- Adimen emozionala eta erabakiak hartzea
Helburua: Aldaketa egoeretan erabakiak hartzeko trebetasunak hobetzea, eta adimen emozionaleko funtsezko osagaiak ezagutzea.
 
Gai zerrenda:
  • Adimen emozionalerako sarrera
  • Norberaren trebetasunak: Autoezagutza, autokontrola eta motibazioa
  • Entzute aktiboa eta enpatia
  • Komunikazio asertiboa
  • Talde dinamikak
 
8.- Plangintza estrategikoa eta enpresa plana prestatzeko ikastaroa
Helburua: Enpresa plana prestatzeko ezagutza hobetzea eta horretarako beharrezko tresnak ematea. Negozio aukera bat identifikatu, deskribatu eta aztertzea; negozioaren bideragarritasun tekniko, estrategiko eta finantzarioa aztertzea; negozio aukera enpresa proiektu bihurtzeko beharrezko prozedura eta estrategia guztiak garatzea.
 
Gai zerrenda:
  • DAFO analisia
  • Enpresaren oinarrizko datuak
  • Laburpen exekutiboa
  • Sustatzaileak
  • Produktuak/ zerbitzuak
  • Merkatuaren analisia
  • Marketing plana
  • Antolaketa eta langileria
  • Inbertsio plana
  • Ariketa praktikoa
 
9.- Finantzariak ez direnentzako oinarrizko kontabilitatearen ikastaroa
Helburua: Enpresarentzat funtsezkoa den finantza informazioaren gaineko ezagutza hobetzea, erabakiak hartu eta estrategiak sortzeko.
 
Gai zerrenda:
  • Balantzea
  • Galerak eta irabaziak
  • Ondare garbia
  • Memoria
  • Finantza ratioak
  • Kontabilitate liburuak
  • Kontabilitateko idazpenen adibideak
  • Amortizazioak
  • Ariketa praktikoak
 
10.- Garapen pertsonal eta profesionala garatzeko coaching ikastaroa 
Helburua: Ikasleen garapen pertsonal eta profesionala hobetzea, enplegua eta ekintzailetza bilatzeko prozesuetan tresna praktikoak erabiliz. DAFO eta GROWN. Lidergo klabeak ere bai.
 
Gai zerrenda:
  • Coachingerako sarrera
  • Zertarako balio du?
  • Talde dinamika
  • DAFO eta GROWN modeloa
  • Trebetasun eta gaitasun pertsonal eta profesionalak hobetzea
 
 
LAUGARRENA.- HARTZAILEAK 
Sopelan erroldatutako 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte programan, eta prestakuntza saioetara iristeko, aintzat hartuko dira berdintasun eta parekotasun irizpideak. Aipatutako zehaztapenak alde batera utz litezke baldin eta prestakuntza ekintzetan izena emateko epea amaitzen denean plaza guztiak bete ez badira; horrelako salbuespenetan, beste irizpide batzuen arabera sartuko dira ikasleak.


BOSGARRENA.- BALDINTZAK
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Sopelan erroldatuta egotea. 
  2. Enplegu-eskatzailea edo ekintzailea izatea edo enplegua modu aktiboan bilatzen ari izatea. 
  3. 18 urte beteta edukitzea eta, hala denean, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez izatea.
  4. Gutxienez, ondoko titulu hauetako baten jabe izatea: Eskola Graduatua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua (DBH) edo Lanbide Heziketa. 
  5. Indarreko legeriaren arabera, sartuta ez egotea inolako ezgaitasun edo bateraezintasun kausatan.
 
SEIGARRENA.- IZENA EMATEKO PROZEDURA
Izena emateko, bete beharrekoa izango da Sopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzi Arloak emandako eskari orria. Inprimakia Sopelako Udalaren web ofizialean eskura daiteke, “KANPAINEN ATARIAN”, bai eta udal bulegoetan ere. 
 
Ikastaroetan plaza erreserbatzeko, kontuan hartuko da izena emateko orria zein ordutan eta zein egunetan sartu den erregistroan.
 
Interesatuek ekintza guztietan (10) ala bakar batzuetan har dezakete parte, eta hori eskari orrian adierazi beharko dute, lehentasun hurrenketa jarrita.
 

ZAZPIGARRENA.- IZENA EMATEKO EPEA 
Programan izena emateko epea 2017ko ekainaren 12tik 26ra bitartekoa da.
 
Dagoen eskariaren arabera, Sopelako Udalak izena emateko epea luza lezake.
 

ZORTZIGARRENA: ONARTUTAKOEN ZERRENDAK ARGITARATZEA
Izena emateko epea amaituta, eta izangai bakoitzak baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, Udalaren web orrian eta iragarki oholean argitaratuko da hautatutako pertsonen zerrenda, eta 2017ko ekainaren 27tik aurrera baliagarria izango da. 
 

BEDERATZIGARRENA. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskatzaileek izena emateko orria aurkezten dutenean, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
 
  1. Programan izena emateko orria. Eskatutako datu pertsonal eta harremanetarako datu guztiak bete beharko dira; eta izenpea jarrita, interesatuak egiaztatuko du bete egiten dituela programan parte hartzeko beharrezko baldintza guztiak.
  2. Deialdi honen bosgarren oinarrian jasotako baldintzak betetzen dituela frogatzen duen dokumentazioaren kopia.
  3. NANaren fotokopia.
 
Era berean, udalak, unea iritsita eta beharrezkotzat jotzen badu, izena eman dutenei eta partaideei honako hauek eskatzeko aukera gordetzen du berekin:

  • NANaren fotokopia konpultsatua. 
  • Errolda-egiaztagiria.
  • Lorturiko titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua. 
  • Lanbidek luzaturiko ziurtagiria, enplegu-eskatzaileak izatea egiaztatzen duena.
 
BEDERATZIGARRENA.- ORDEZKOAK
Onartutakoen zerrendan bajaren bat izatekotan, eskarien zerrendatik aterako dira izangaiak, betiere azken zerrenda horretan ezarritako hurrenkeraren arabera.
 

HAMARGARRENA.- ERREKURTSOAK
Interesatuek deialdi hau, oinarri arautzaileak eta deialditik datozen administrazio egintzak aurka ditzakete, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusten diren kasuetan eta eran.
 
 
campanas pdfcampanas izena
 
  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia