Sopelako Udala - Sopelan kultur jarduerak finantzatzeko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Sopelan kultur jarduerak finantzatzeko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

pdf BOB
pdf ORDENANTZA
pdf ERANSKINA


Laguntza hauen xedea Sopelako udalerrian 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) kulturaren arloan egiten diren jarduerak finantzatzea da, jarduera horiek egiten dituztenen funtzionamendu-gastuak ordaintzeko, bai eta jarduera horiek garatzen dituzten programetatik eratorritako gastuak ordaintzeko ere.

Ohiko jardueraren ondoriozko gastuetarako erabiliko dira laguntzak, hots, erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamendu egitarauaren barruko jarduerei dagozkienak.

Arlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 20.000,00 euro da. Deialdi honetan arauturiko laguntzak lehia-araubidean emango dira, eskatzaile bakoitzak lorturiko puntuazioaren arabera.

Baldintzak

Lehen kasuan udalerrian erroldatuta dagoen edo egoitza Sopelan duen edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke laguntzen onuradun, baldin eta jardueraren bat egin nahi badu kulturaren esparruan eta Sopelako udalerriarentzat interesgarria bada, udalaren irizpidearen arabera, Sopelako Udalak eremu horretan egiten dituen jarduerak areagotu, osatu edo ordeztu ditzan.

Epeak

Hamar egun balioduneko epea dago eskabideak aurkezteko, honako deialdi hau «BIzkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, hau da, irailaren 14tik 27ra arte.

Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28.ean dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era berean, telematikoki aurkeztu ahal izango dira Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus.

 BAO PDF - PDF BOB: DESKARGATU - DESCARGAR

CONVOCATORIA PDF - PDF DEIALDIA: DESKARGATU - DESCARGAR

 ERANSKINAK PDF - PDF ANEXOS: DESKARGATU - DESCARGAR