Sopelako Udala - Alkatetza dekretua ikusirik
Zu hemen zaude: Hasiera KULTURA Alkatetza dekretua ikusirik

Alkatetza dekretua ikusirik

 

Musika Eskolako udal zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren proiektua edo aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezk een subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:

a) Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.

Udal zerbitzua da, zeharka kudeatzen da, eta ez du araudirik. Araudi honek zerbitzuaren erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak antolatu et a argitu nahi ditu, defentsa gabeziako egoerak saihestuz, 1955eko ekainaren 17ko Toki Korporazioen Zerbitzuen Erregelamenduaren 31. artikuluan eta hurrengoetan, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 93. artikuluan eta hurrengoeta n zein 1. xedapen gehigarrian eta araudi sektorialean eskatutakoarekin bat etorriz (urriaren 27ko 289/1992 Dekretua, Musika irakaskuntzaren berariazko arauak arautzen dituena, Musika eskolen oinarrizko arauak arautzen dituena, eta Musika irakaskuntzaren be rariazko arauak arautzen dituena).

b) b) Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 93.4 artikuluak honako hau dio: «Toki erakundeek zerbitzua ematen hasi aurretik onartuko dute zerbitzuaren araudia, eta, gutxienez, zerbitzua emateko modalitateak, egoera, finantzaketa eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak arautuko dituzte»

c) c) Arauaren helburuak.

Hezkuntza eskaintza eta haren helburuak arautzea, musika irakaskuntza ez arautuaren euskal araudiaren e skakizunetara egokituz Zerbitzuaren sarbidea arautzea eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak antolatzea

Gurasoek eta ikasleek hezkuntza proiektuan parte har dezaten bultzatzea Udalerriko integrazioa, musika hezkuntza eta kultura bizitza sustatzea.

d) d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez erregulatzaileak.

Araudi hau ezinbestekoa da erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak antolatu eta egituratzeko eta zerbitzu publikoaren prestazioa arautzeko.

Araudi hori auzo erkidegoaren premi etara eta itxaropenetara egokituko da, bai eta unean uneko legeria sektorialera ere.

AINTZAT HARTURIK

Herri Administrazioetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluak (parte hartzeko eskubideari buruzkoa ) eta 83. artikuluak (hamar eta hamabost egun baliodun tarteko epea ezartzen duena).

EBAZTEN DUT:

BAKARRA.. Musika Eskolako udal zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren proiektua edo aurreproiektua egiteko kontsulta publikoa egitea, ebazpen honen azal pen zatian adierazitakoarekin bat etorriz.

Kontsulta publikoaren epea hamar egun balioduneko epean (Apirilaren 14tik 28 ra). Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako tokietan:

a) Sopelako Udalaren erregistro elektronikoan.

b) Posta bulegoetan, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

c) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.

d) Sopelako Udaleko erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan, 09: 00etik 13: 30era.

e) Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozeinetan.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail Mendi Filmeko film onenez osatutako Mendi Tour zirkuitu ibiltaria Kurtzio Kultur Etxera iritsiko da larunbat honetan, azaroak 20. Mendiko zinemako, abenturako, muturreko kiroletako eta naturako film onenek mendiko inspirazio guztia eramango dute zinema-pantaila handira, zinemazaleek eta generoa maite dutenek beren pasioa noiz askatuko zain. Horrela gertatzen ari da pandemiak baldintzatutako...
article thumbnailSopelako Urko Mendi Taldeak XXXIV. Ibilaldi Herrikoia antolatu du igande honetarako. Helduentzako irteera 09:00etan izango da, Udaletxeko plazan, Berangoko Ikurriñan lehen kontrola eginez; “hamaiketako” partikularra Beca Grafic-en, bigarren kontrola Sopelmar-en, Udaletxeko plazan bertan amaituz. Ibilbidea 17 kilometrokoa izango da.Txikienek ere, 8 kilometroko ibilaldia egiteko aukera izango...
article thumbnailAdin eta diziplina guztiak barne hartzen dituzten tailer hauek urriaren 4tik maiatzaren 31ra bitartean burutuko dira eta aurtengo edizioan, berritasun gisa, zinemaren munduari buruzko tailer interesgarri bat aurkezten dute. Inskripzioei dagokienez, udalerrian erroldatutako pertsonek irailaren 20tik 26ra egin ahal izango dute eta erroldatu gabeek berriz, irailaren 27tik 29ra. Izena aurrez aurre...
article thumbnailBarrika Piraguismo Taldeak eta Euskal Piraguismo Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, egun horietan musika eta surfa uztartuko dituen Sopela Kosta Fest jaialdiaren programazioaren barnean ospatuko da txapelketa hau berriro ere. Oraingo honetan Galiziako, Ingalaterrako, Italiako, Frantziako, Ipar Irlandako, Bretainiako, Danimarkako eta herrialde gonbidatu gisa, Costa...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia