Jaiak eta jaialdiak

Sopelan, urte osoan zehar, ugariak dira ospatzen diren jaiak eta jaialdiak. Urteko ia hilabete guztietan sopeloztarrek eta bisitariek hainbat jai, jaialdi eta kultur ekintzetaz gozatzeko aukera izaten dute, bai Udalak antolatuta bai herri-mugimenduak antolatuta. Hilabetez hilabete, hauek dira Sopelan urtean zehar antolatzen diren ekimenak:

URTARRILA: Erregeen harrera (urtarrilaren 6an).

OTSAILA: Agate Deuna bezpera (otsailaren 4an), Inauteriak (2016ko otsailaren 6an eta 7an), Duatloia (2016ko otsailaren 20an).

MARTXOA: Outlet azoka, Herri lasterketa.

APIRILA: Esaera Zaharren Txapelketa.

MAIATZA: Artisautza Azoka (lehenenego asteburuan), Koadrila Eguna, Urko Mendi Taldearen Ibilaldi Neurtua.

EKAINA: San Pedro jaiak (2016ko ekainaren 28tik uztailaren 3ra), San Juan sua, Kantaldia, Kosta Trail.

UZTAILA: Karmen jaiak (2016ko uztailaren 14tik 17ra), Folklore jaialdia, Udako Musika Zikloa, Santa Marina (uztailak 20).

IRAILA: Euskal Jaia (bigarren asteburuan), Munduko Musiken Jaialdia, Duatloi txiki, Outlet Azoka.

AZAROA: Putxera Eguna, San Andres (azaroak 30).

ABENDUA: Euskararen Astea (lehenengo astea), Olentzero eta Mari Domingiren harrera.

 

SOPELAKO JAI BATZORDEAREN BLOGA