Zu hemen zaude: Hasiera KULTURA Aisialdia eta Kultura

Aisialdia eta Kultura

kultura
Aisialdi, hezkuntza eta kultura arloak hainbat zerbitzu eta jarduera egiten ditu ahalik eta kultur eta hezkuntzaeskaintzarik zabalena emateko. Eta arreta berezia jartzen du hezkuntzarekin eta euskararekin zerikusia duten gai guztietan, betiere gure ohiturek behar duten babesa alde batera utzi gabe.

Udalerriko herritarrentzat hezkuntzaeskaintza interesgarria sortzeko, elkarte eta zentro ugari daude herrian, eta horietan hainbat diziplinari buruzko informazioa jaso daiteke.

 

Kulturaprogramazioa udalerriko zenbait gunetan garatzen da, baina aipagarriena Kurtzio Kultur Etxea da. Bertan, herritarrentzako jarduera soziokultural bariatuak eta ugariak antolatzen dira urte osoan zehar. Besteak beste: jaiak, musikalehiaketak, aldizkariak, erakusketak eta interesgarri izan daitekeen ekintza asko eta asko.

Kontaktua

Helbidea: Mendieta 11. CP 48.600 Sopela, Bizkaia.
Telefonoa: (94) 406 55 05
Emaila E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera. 11:00tik 14:30etara eta 16:00tik 20:00etara

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak jardun musikalak sustatzen jarraitzen du eta beste urte batez, Musikaldia, udazkeneko musika-zikloaren edizio berri bat antolatu du. Aurten, guztira lau ikuskizun eskainiko dira abenduaren 12, 13, 14 eta 15ean Kurtzio Kultur Etxean.Ostegunean, abenduak 12, Bilbon 2012. urtean otxoteen genero musikalari jarraitasuna emateko sortutako “Lur maitea” zortzikoteak jardungo du...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan abenduan zehar.  Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako Udalak jada ohikoa den Olentzero eta Mari Domingiren marrazki lehiaketa antolatu du 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, euren lanak abenduaren 1a, igandea, baino lehen entregatu beharko dituzte Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, Sopela), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta...
Sailkapena Putxera Eguna 2019
2019eko azaroaren 02a
article thumbnailBeste urte batez, Marmiton taldeak Sopelako Udalaren laguntzarekin antolatutako Putxera Eguna hitzordu arrakastatsua izan da. Aurtengo edizioa, berezia izan da oso, 10 urte bete baitu Pepetxin oroitzen duen lehiaketa herrikoiak. Guztira 162 kuadrilla aurkeztu dira eta guztiei gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu. Honez gain, partaide guztiei barkamena ere eskatu behar diegu, puntuen...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia