Zu hemen zaude: Hasiera KULTURA Kurtzio Kultur Etxea-Negua

Kurtzio Kultur Etxea-Negua

kurtzio

Kurtzio Kultur Etxeak diseinu abangoardista du (airetik ikusita, uso baten eitea du). Eraikinak 1.600 metro koadro ditu guztira, bi solairutan banatuta eta V eran antolatuta. Irisgarria da eta bat egiten du inguruarekin.

Zaldu eremuan kokatuta dago, balearen parketik hurbil. Inguru horretan dagoen asentamendu aurrehistorikoak ematen dio izena.

Eraikina balioanitza denez, zerbitzu aukera handia eskain daiteke bere geletan. Besteak beste, ondoko hauek azpimarratu behar dira:

 

 

  • Herritarrentzako Arreta.Ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:00tik 14:00etara eta 16:00tik 20:00etara. Larunbat eta igandeak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik  20:00etara. Telefonoa: 94 406 55 05.
  • Gazte Informazio Bulegoa (GIB ). Ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak 11:00tik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Gaztelekua. 13 urtetik gorako gazteentzat. Ostegunak eta Igandeak (17.00-20.00) Ostiralak eta Larunbatak (17.00-22.00) Telefonoa: 94.656.94.83. E-posta:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. @sopela.eus 
  • Kultura eta Kirol Sailaren bulegoak. Kultura eta Kirol Sailaren bulegoak Kurtzio Kultur Etxean daude, eta jendaurreko ordutegia 09:00etatik 13:30era artekoa da.
  • Ludoteka. Programa hau Sopelan erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat da soilik. Haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe, ordutegi librean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean txikienen (4- 6 urte) ordutegia 11:00etatik 14:00arte izango da, nagusiena (7 -12 urte), berriz 17:00etatik 20:00etara. Telefonoa: 94.656.94.82. E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Txikigune. Senide edo lagun batek lagunduta aurkitzen diren 0 eta 3 urtetako umeentzako jolas tokia. Astelehenetik  igandera 11.00-14.00/17.00-20.00. Telefonoa .94.656.94.82. E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Arte jardueren aretoa (margoketa, eskulanak...). Bertan, arte plastikoen tailerrak egingo dira, bai umeentzat, bai helduentzat
  • Erabilera anitzeko aretoak. Erabilera anitzeko bi areto dira, eta bertan, formatu txikiko jarduerak, hitzaldiak, tailerrak eta abar egin ahal izango dira.
  • Erakustaretoa. Eraikinak zenbait gune ditu margo lanak, eskultura, argazkiak eta abar erakusteko. Lanok erakutsi ahal izateko, aurretiaz eskatu beharko da idatziz, eta ondoren Sailak onartu.
  • Entzun aretoa. Areto honek 180 pertsonentzako lekua du. Horrez gain, ezinduentzako guneak ere baditu, bai eta mugikortasun urria dutenentzako laguntza aulkiak ere.

Kontaktua

Helbidea: Mendieta, 11. CP 48600 Sopela, Bizkaia. Telefonoa: 94 406 55 05

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailEkainaren 1ean, astelehena, argitaratuko da onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, bost egun balioduneko aparteko epea irekiko da merezimenduak egiaztatzeko, eta, gainera, errekerimendu bat argitaratu da, hautaketa-prozesuan Kultura, Aisia eta Komunikazioko teknikari laguntzaileen lan-poltsa osatzeko behar adina egiaztatu ez ziren merezimenduei buruzkoa.  Epea bost egunekoa izango da,...
article thumbnailArgitaratu da 2020ko ekaineko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: 2020KO EKAINEKO SOPELA GUREA
article thumbnailOsasun Publikoaren aholkuei kasu eginez, jende asko biltzen duen ekitaldirik ezin denez egin, joan den maiatzaren 8an ospatutako Bozeramaileen Batzordeak San Juan, San Pedro, El Carmen, Santa Marina jaiak, Udalekuak, Summer Camp eta Ingles Topaketak bertan behera uztea erabaki zuen. Alkatetzak proposaturik, Jai Batzordeak, kuadrillekin batera eta Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, bi...
article thumbnailCOVID-19aren krisiaren ondorioz, Kurtzio Kultur Etxeak oihala aldi baterako jaitsi behar izan zuen, eta bertan behera geratu ziren martxorako programatutako hiru ikuskizun, bai eta apirileko eta maiatzeko programazioa ere. Kurtzio Kultur Etxeak ikuskizun horiek urteko azken hiruhilekorako atzeratzea lortu du, gaur egun oso egoera larrian dagoen kultur sektoreari bultzada berri bat emateko...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia