Kurtzio Kultur Etxeak diseinu abangoardista du (airetik ikusita, uso baten eitea du). Eraikinak 1.600 metro koadro ditu guztira, bi solairutan banatuta eta V eran antolatuta. Irisgarria da eta bat egiten du inguruarekin.
Zaldu eremuan kokatuta dago, balearen parketik hurbil. Inguru horretan dagoen asentamendu aurrehistorikoak ematen dio izena.
Eraikina balioanitza denez, zerbitzu aukera handia eskain daiteke bere geletan. Besteak beste, ondoko hauek azpimarratu behar dira:
Herritarrentzako Arreta.Ordutegia: 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte. Telefonoa: 94 406 55 05.
Gazte Informazio Bulegoa (GIB ). Ordutegia: 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte.
Gaztelekua. 13 urtetik gorako gazteentzat. 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte Telefonoa: 94.656.94.83. E-posta:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
@sopela.eus
Kultura eta Kirol Sailaren bulegoak. Kultura eta Kirol Sailaren bulegoak Kurtzio Kultur Etxean daude, eta jendaurreko ordutegia 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte.
Ludoteka. Programa hau Sopelan erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat da soilik. Haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe. Ordutegia astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00 (4-12 urteko haur guztiak elkarrekin) / Larunbatetan: 11:00-14:00 (4-6 urte) eta 17:00-20:00 (7-12 urte). Telefonoa: 94 656 94 82. E-maila:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Txikigune. Senide edo lagun batek lagunduta aurkitzen diren 0 eta 3 urtetako umeentzako jolas tokia. Ordutegia astelehenetik igandera (jai-egunak izan ezik): 11:00-14:00 / 17:00-20:00. Telefonoa: 94 656 94 82. E-maila:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Arte jardueren aretoa (margoketa, eskulanak...). Bertan, arte plastikoen tailerrak egingo dira, bai umeentzat, bai helduentzat
Erabilera anitzeko aretoak. Erabilera anitzeko bi areto dira, eta bertan, formatu txikiko jarduerak, hitzaldiak, tailerrak eta abar egin ahal izango dira.
Erakustaretoa. Eraikinak zenbait gune ditu margo lanak, eskultura, argazkiak eta abar erakusteko. Lanok erakutsi ahal izateko, aurretiaz eskatu beharko da idatziz, eta ondoren Sailak onartu.
Entzun aretoa. Areto honek 180 pertsonentzako lekua du. Horrez gain, ezinduentzako guneak ere baditu, bai eta mugikortasun urria dutenentzako laguntza aulkiak ere.