Zu hemen zaude: Hasiera KULTURA Kurtzio Kultur Etxea

Kurtzio Kultur Etxea

kurtzio

Kurtzio Kultur Etxeak diseinu abangoardista du (airetik ikusita, uso baten eitea du). Eraikinak 1.600 metro koadro ditu guztira, bi solairutan banatuta eta V eran antolatuta. Irisgarria da eta bat egiten du inguruarekin.

Zaldu eremuan kokatuta dago, balearen parketik hurbil. Inguru horretan dagoen asentamendu aurrehistorikoak ematen dio izena.

Eraikina balioanitza denez, zerbitzu aukera handia eskain daiteke bere geletan. Besteak beste, ondoko hauek azpimarratu behar dira:

 

 

  • Herritarrentzako Arreta.Ordutegia: 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte. Telefonoa: 94 406 55 05.
  • Gazte Informazio Bulegoa (GIB ). Ordutegia: 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte.
  • Gaztelekua. 13 urtetik gorako gazteentzat. 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte Telefonoa: 94.656.94.83. E-posta:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. @sopela.eus 
  • Kultura eta Kirol Sailaren bulegoak. Kultura eta Kirol Sailaren bulegoak Kurtzio Kultur Etxean daude, eta jendaurreko ordutegia 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte.
  • Ludoteka. Programa hau Sopelan erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat da soilik. Haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe, ordutegi librean, 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte. Telefonoa: 94.656.94.82. E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Txikigune. Senide edo lagun batek lagunduta aurkitzen diren 0 eta 3 urtetako umeentzako jolas tokia. 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte. Telefonoa .94.656.94.82. E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Arte jardueren aretoa (margoketa, eskulanak...). Bertan, arte plastikoen tailerrak egingo dira, bai umeentzat, bai helduentzat
  • Erabilera anitzeko aretoak. Erabilera anitzeko bi areto dira, eta bertan, formatu txikiko jarduerak, hitzaldiak, tailerrak eta abar egin ahal izango dira.
  • Erakustaretoa. Eraikinak zenbait gune ditu margo lanak, eskultura, argazkiak eta abar erakusteko. Lanok erakutsi ahal izateko, aurretiaz eskatu beharko da idatziz, eta ondoren Sailak onartu.
  • Entzun aretoa. Areto honek 180 pertsonentzako lekua du. Horrez gain, ezinduentzako guneak ere baditu, bai eta mugikortasun urria dutenentzako laguntza aulkiak ere.

Kontaktua

Helbidea: Mendieta, 11. CP 48600 Sopela, Bizkaia. Telefonoa: 94 406 55 05

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Uztailaren 20an Santa Marina
2019eko uztailaren 15a
article thumbnailBeste urte batez eta tradizioari jarraituz, uztailaren 20an Santa Marina eguna ospatuko da Sopelan. Eguna hasteko 10:00etan txupina botako da udaletxean, eta gero, Barinatxe Taldeko txistulariekin batera, kalejira egingo da Santa Marinara arte. 11:00etan meza egingo da eta ostean, 11:30ean ohorezko aurreskua eta lore eskaintza Fernando Ansoleagaren omenez. 12:00etan hamaiketakoaren txanda...
article thumbnailSopelan, itsaslabar ikusgarriak, hondartza atseginak eta lasaiak aurkitu ahal ditugu, paisaia hauetaz gozatzeko, Sopelako Turismo Bulegoak labarrak ezagutzeko 3 bisita gidatu antolatu ditu udan zehar. Gauzak horrela, sopeloztarrek zein udalerrira datozen turistek ere Sopelako kostaldeko amildegi harrigarri hauek ezagutzeko aukera izango dute uztailaren 6an eta abuztuaren 4 eta 17an. Kasu...
article thumbnailJaialdia irailaren 19tik 22ra egingo da, eta ehunka ekintza eskainiko ditu erabat doan Cooper, Tachenko, Nerabe, Nøgen, Natali, Lukiek, Mississippi Queen and the Wet Dogs eta Larry Bird ere eskenatoki nagusian arituko dira  Berrikuntzen artean, jaialdiaren seigarren ekitaldi honetan Euskadiko skate txapelketa egingo da, eta Silvia Serret skater profesionalak emakumeei zuzendutako ‘masterclass’ bat...
article thumbnailSan Pedro jaiak heltzear dira, ekainak 27tik 30era ospatuko ditugu aurten. Sopelako Udalak eta Jai Batzorde herrikoiak prestatutako egitarauan, adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte. Umeentzako gunea Zipiriñeko patioan kokatuko da eta gazteentzako gunea Balearen Parkean. Antzerkia ere, ikusi ahal izango dugu Sopelako kaleetan ohikoak diren beste hainbat ekintzekin batera, hala nola,...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia