Udalekuetako plazen zozketa, txanda eta batzarren inguruko informazioa

udalekuak
SURF UDALEKUAK - txanda biak:

Zozketa, Ekainak 9 (Osteguna) Arratsaldeko 18:00etan Kurtzio Kultur Etxean.
Ume bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio, eta itxaron zerrenda egongo da.
Ekainaren 27an beste batzar bat izango da Kurtzion, 18:00etan 1.txanda eta 18:30etan bigarren txanda.

MUSIKAZ BLAI – lehen txanda:

Zozketa, Ekainak 10 (Ostirala) Arratsaldeko 18:00etan Kurtzio Kultur Etxean.
Ume bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio, eta itxaron zerrenda egongo da.

ZOZKETAREN EMAITZA: Ekainak 13 (Astelehena).

MUSIKAZ BLAI – bigarren txanda:

Ez da zozketarik egingo, guztiak daude onarturik.

 

MUSIKAZ BLAI (txanda biak):
Gurasoen batzarra: :
Ekainak 24 (Ostirala ).
19:30 Lehen txanda.
20:00 Bigarren txanda.
Musika Eskola.

UDALEKU IREKIAK:
Txanda guztietako umeak onarturik.

Gurasoen batzarra:
Ekainak 24 (Ostirala)
19:00 Uztaileko txandak
20:00 Abuztuko txandak
Kurtzio Kultur Etxea.

PLAZEN KONFIRMAZIOA (Kasu guztietan )
Ekainaren 13tik 19ra (DERRIGORREZKOA)
Zozketarik egin behar ez diren kasuetan zein zozketaren emaitzak ezagutu ondoren, DERRIGORREZKOA izango da Udalekuetan parte hartuko denaren KONFIRMAZIOA. Parte hartzea konfirmatzeko Ekainaren 13tik 19ra egin beharko da. Konfirmaziorik egingo ez balitz, erabiltzaileari BAJA emango zaio zuzenean.