Zu hemen zaude: Hasiera SOPELA Proiektuak Martxan Partaidetza Bidezko Aurrekontua

Partaidetza Bidezko Aurrekontua

PARTAIDETZA BIDEZKO AURREKONTUA

150.000 euro herritarren ideia eta proposamenetarako(5etik – uztailaren 19arte).

ZUK ERABAKITZEN DUZU

Berriro ere, herritarrek udal politiken diseinuan parte hartzeko xedearekin, Sopelako Udalak 2019ko aurrekontuak egiteko prozesu parte hartzaile berri bat abiaraziko du bihar. Berritasun gisa, aurten Udalak guztira 150.000 euro bideratuko ditu, aurreko ekitaldian baino 50.000 euro gehiago. Honela, herritarrek parte hartze bidezko prozesu honetan onartuko diren proposamenak egikaritzeko 150.000 euroko erreserba hori nola erabili azalduz, bere ideia eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.

Udalak jarraituko duen prozesuari dagokionez, aipatzekoa da, proposamen bakoitzari lotutako zenbatekoak ezin izango duela 40.000 euroak gainditu eta teknikoki zein ekonomikoki bideragarriak eta finantza aldetik iraunkorrak izatea kontuan hartuko da. Udalak ondoren, herritarren proposamenak jasotzeko fasean erabilitako parte hartze kanal berdinak ahalbideratuko ditu, aukeratuko diren 8 proiektu baloratzeko. 

Bidali zeure proposamenak!.

Parte hartu ondoko inprimakia betez eta galderari erantzunez: 

Inprimakia - Formulario

NOLA PARTE HARTU DEZAKET? 

16 urte baino gehiagoko eta Sopelan erroldatutako edozein pertsonak bere proposamenak bidali ditzake egokitutako kanal desberdinetariko bat erabiliz:

  • Erregistro bidez inprimakia Udaleko arretarako bulegoetan betez eta entregatuz.
  • E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
  • Egokitutako inprimaki digitala udal web orrian betez.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu dezake, hala ere, hobekuntza proposamen desberdinak aurkeztu ditzake. Proposamenak zehaztasun handiagoz azaltzeko leku gehiago behar izanez gero, inprimakiari erants diezaiokezu.

Pertsona batek bi alditan edo gehiagotan parte hartzen duela antzematen bada (aurrez-aurreko kanalak edota kanal birtualak erabiliz), bere parte hartzea baliogabetzat joko da.

Noiz arte bidali ditzaket nire proposamenak? 

Bi asteko epean zehar. Proposamenak entregatzeko epe muga uztailaren 19a da 14:30etan.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia