Partaidetza Bidezko Aurrekontua
- Bisitak: 2940
PARTAIDETZA BIDEZKO AURREKONTUA
100.000 euro herritarren ideia eta proposamenetarako(ekainaren 23 – uztailaren 7).
ZUK ERABAKITZEN DUZU
Herritarrak udal politika publikoetan alderdi aktiboa eta protagonista izan behar dira. Horregatik, Sopelako Udalak, herritarrak udalerriaren eraldaketan partaide izateko helburuarekin, 2018ko aurrekontuetan sopeloztarren beharrak eta lehentasunak eransteko prozesu parte hartzaile berri bat ireki du..
Bidali zeure proposamenak!.
Parte hartu ondoko inprimakia betez eta galderari erantzunez:
NOLA PARTE HARTU DEZAKET?
16 urte baino gehiagoko eta Sopelan erroldatutako edozein pertsonak bere proposamenak bidali ditzake egokitutako kanal desberdinetariko bat erabiliz:
- Erregistro bidez inprimakia Udaleko arretarako bulegoetan betez eta entregatuz.
- E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
- Egokitutako inprimaki digitala udal web orrian betez.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu dezake, hala ere, hobekuntza proposamen desberdinak aurkeztu ditzake. Proposamenak zehaztasun handiagoz azaltzeko leku gehiago behar izanez gero, inprimakiari erants diezaiokezu.
Pertsona batek bi alditan edo gehiagotan parte hartzen duela antzematen bada (aurrez-aurreko kanalak edota kanal birtualak erabiliz), bere parte hartzea baliogabetzat joko da.
Noiz arte bidali ditzaket nire proposamenak?
Bi asteko epean zehar. Proposamenak entregatzeko epe muga uztailaren 7a da 15:00etan.