Olabide-Osteiko Bideari Buruzko Prozesu Parte Hartzeilea

OLABIDE-OSTEIKO BIDEARI BURUZKO PROZESU PARTE HARTZAILEA

Sopela Olabideko Industrialdea eta Osteikoko etxebizitzen gunearekin lotuko duen bidearen irekitzea.

ZUK ERABAKITZEN DUZU

Herritarrak udal politika publikoetan alderdi aktiboa eta protagonista izan behar dira. Horregatik, Sopelako Udalak, herritarrak udalerriaren eraldaketan partaide izateko helburuarekin, hemendik gutxira udalak gauzatuko dituen ekintza garrantzitsuenetariko baten sopeloztarren iritzia kontuan hartzeko prozesu parte hartzaile berri bat ireki du: Sopela Olabideko Industrialdea eta Osteikoko etxebizitzen gunearekin lotuko duen bidearen irekitzea.  

Entzuten zaitugu! Inork ez ditu zuk baino hobeto ezagutzen Sopelako beharrizanak.

Bide hau eraikitzeko beharrizanak 10etik 7,87ko nota lortu du. (2017ko Maiatzeko Udal Inkesta).

Sopelako mugikortasuna hobetuz

Bide horren irekitzea egun Udala garatzen ari den mugikortasuna hobetzeko guztizko estrategiaren barruan dago. Bide berria sortzeak ekarriko dituen onuren artean hona hemen aipagarrienak:

Parte hartu ondoko inprimakia betez eta galderari erantzunez: 

Inprimakia - Formulario

NOLA PARTE HARTU DEZAKET? 

16 urte baino gehiagoko eta Sopelan erroldatutako edozein pertsonak bere proposamenak bidali ditzake egokitutako kanal desberdinetariko bat erabiliz: 

Pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu dezake, hala ere, hobekuntza proposamen desberdinak aurkeztu ditzake.

Pertsona batek bi alditan edo gehiagotan parte hartzen duela antzematen bada (aurrez-aurreko kanalak edota kanal birtualak erabiliz), bere parte hartzea baliogabetzat joko da.

Noiz arte bidali ditzaket nire proposamenak? 

Bi asteko epean zehar. Proposamenak entregatzeko epe muga ekainaren 21a da 15:00etan.