Sopela

sopela sopela

Sopelako Udalerria Bizkaiko lurralde historikoaren barnean aurkitzen da, Euskal Herrian.

Uribe kosta eskualdeko 840 hektarea hartzen ditu. Iparraldean kantauri itsasoa aurki dezakegu, bere labar eta hodartza ikusgarriekin (Barinatxe, Meñakoz, Arriatera eta Atxabiribil), iparekialdea Barrika eta Getxoko udalerriak, ipar-mendebaldea Urdulizko udalerria eta hegoaldea Berangoko udalerriarekin mugatuta dago.

Sopelako udalerria bere natura, kosta, non hondartzak arroke historikoez betetako labarrekin tartekatzen dira, eta kirol eta aisialdiarekin erlazionatutako ekintza zabalarengaitik nabarmentzen da.

70. hamarkadatik aurrera Sopelako udalerria Bilbo handiaren bizileku gisa garapen handia izan du. Hasieran, udalerria bere udarako jardueragaitik oso ezaguna zen, nahiz eta 80. hamarkadatik aurrera joera hau aldatu egin den. Udalerria turismo helburu eta udal egonleku izatetik hiritarren egoitza finko izatera bilakatu da.

Jarduera guzti honek hiritarrentzako eduki interesgarriak dituzten elkarte eta talde desberdinen jaiotza ekarri du. Honeen artetik Turismo bulegoa, hondartzetatik hurbil dagoen informazio turistikoko puntua, hall kulturala, Kurtzio kultur etxe berria, kirolekin erlazionatutako elkarteak (S.D Ugeraga, Peña txuri Surf, etab.), emakumeen elkarteak (Itzartu), musika elkarteak (Barinatxe taldea, Uribe Bazterra, etab.), merkatari elkarteak eta beste hainbat aipatu ditzakegu.

Munarrikolandako dolmenak eta Kurtzioko asentamenduak Sopelaren izatea eta historia aurrehistoriara heltzen dela frogatzen dute, aztarnategi bietan gizakiek aintzina erabiltzen zituzten tresnen hondar arkeologikoek aurkitu bait dituzte.
San Pedro eleiza errenazentistan aurkitutako hainbat zeramikazko materialek erromatarren  presentzia agertzen dute.

Ongi etorri Sopelara!

JavaScript must be enabled in order for you to use Google Maps.
However, it seems JavaScript is either disabled or not supported by your browser.
To view Google Maps, enable JavaScript by changing your browser options, and then try again.