Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak Espainiar Gobernuaren estrategia politiko-judiziala salatu du

Sopelako Udalak Espainiar Gobernuaren estrategia politiko-judiziala salatu du

Sopelako udal bilkurak hiru proposizio onartu ditu Espainiako Gobernuaren estrategia politiko-judiziala eta salbuespenezko legeak salatuz. Mozioak Bildu udal taldeak (7 zinegotzi) eta EAJ-PNVk (7 zinegotzi) aurkeztu zituzten, eta talde bien babesa lortu zuten. PSE-EE (zinegotzi bi) eta PP (zinegotzi bat) kontra bozkatu zuten. Beraz, mozioak gehiengo absolutuz onartuak izan ziren.

EAJ-PNV taldeak Herrira herri-mugimenduaren kontrako operazioa salatzeko proposizioa aurkeztu zuen. Bildu udal taldeak zuzenketa bat gehitu zion proposamen horri, eta horren ostean onartua izan zen. Proposizioan onartu zen legez, Sopelako Udalak Espainiar Gobernuaren estrategia politiko-judiziala salatzen du, salbuespenezko legediak oinarri hartuta, zenbait erakunde judizial, Auzitegi Nazionala kasu, erabiltzen dituelako “dena ETA da” tesia aktibatzeko, ETAk duela ia bi urte ekintza armatuaren behin betiko etena aldarrikatu zuela jakitun izan arren, eta ETAren ekintzak irauten duen ideia berreskuratu nahian dabilelako, aipatu  erakunde horren erabakiaren irrebertsibilitatea eta egiazkotasuna egiaztatzeko ardura politikoa bere gain hartu beharrean, eta bake prozesua bultzatu beharrean.

Halaber, Bildu Udal Taldeak egunotan Madrilen antolatzen ari diren epaiketa politikoen harira, gazte independentisten eta ezker abertzaleko kideen kontra. Aipatu proposizioa Bilduren aldeko botoekin eta EAJ-PNVren abstentzioarekin onartu zen. Beraz, onartutako testuak dioen legez, Sopelako Udalak honakoa eskatzen dio Espainiako Gobernuari:

⁃          Ez dezala bultzatu sumario politiko gehiago, alegia, Euskal Herrian egiten den lan sozial, politiko edo instituzionalaren aurkako zigor zuzenbidepeko prozesu gehiago.

⁃          Izaera honetako sumario politiko guztiak lehenbailehen artxibatzea susta dezala.

⁃          Euskal Herriko lan sozial, politiko eta instituzionalaren aurka, etsaiaren zigor zuzenbidea aplikatzea bultzatzeari utz diezaiola;

⁃           Aniztasun politikoa eta elkartze, adierazpen nahiz askatasun politikorako funtsezko eskubideak baldintzarik gabe errespeta ditzala;

Azkenik, EAJ-PNV taldeak herriko-tabernen auziaren harira urgentziazko mozioa aurkeztu zuen, eta udal bilkurak onartu egin zuen.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia