Sopelako Udala - Sopelan enpresa proiektuen sorrera eta hobekuntza finantzatzeko udal diru-laguntzen deialdi berria abian
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelan enpresa proiektuen sorrera eta hobekuntza finantzatzeko udal diru-laguntzen deialdi berria abian

Sopelan enpresa proiektuen sorrera eta hobekuntza finantzatzeko udal diru-laguntzen deialdi berria abian

pdf BOB
pdf ERANSKINA
pdf ORDENANTZA

  • Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 15ean hasiko da eta irailaren 30era arte egongo da zabalik, egun hori barne.
  • Laguntza hauen helburua enpresa-proiektu berrien sorrera sustatzea da, egoitza fiskala, soziala eta lantokia Sopelan duten enpresa sortu berrien jarduera abian jartzeko behar den inbertsioa diruz lagunduz.


Sopelako Udalak 2022ko urteko deialdi publikoa gaitu du “Sope-lan” programako hiru diru-laguntza lerroak finantzatzeko diru-laguntzak emateko:

•    1. Lerroa: Sopelan enpresa-proiektuak sortzeko udal dirulaguntzak.
•    2. Lerroa: Sopelan instalatutako mikroenpresen eta profesional autonomoen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko udal dirulaguntzak.
•    3. Lerroa: Sopelan erroldatutako langabeak kontratatzeko dirulaguntzak.

Laguntza hauen helburua enpresa-proiektu berrien sorrera sustatzea da, egoitza fiskala, soziala eta lantokia Sopelan duten enpresa sortu berrien jarduera abian jartzeko behar den inbertsioa diruz lagunduz. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 15ean hasiko da eta irailaren 30era arte egongo da zabalik, egun hori barne.

Laguntza hauek lortzeko eskaerak I. eranskineko eskabide ereduarekin bat formulatu beharko dira. Udalak eredua telematikoki eskutaraz diezaieke hala eskatzen duten persona guztiei.

Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian  aurkeztu beharko dira eskabideak. Era berean, telematikoki aurkeztu ahal izango dira Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus.

SOPELAN ENPRESA PROIEKTUEN SORRERA ETA HOBEKUNTZA FINANTZATZEKO UDAL DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA 

 BAO PDF: DESKARGATU

 ERANSKINAK PDF: DESKARGATU

PDF DEIALDIA: DESKARGATU

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia