Sopelako Udala - Euskara ikasteko diru-laguntza deialdi berria abian
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskara ikasteko diru-laguntza deialdi berria abian

Euskara ikasteko diru-laguntza deialdi berria abian

pdf BOB
pdf ERANSKINA
pdf ORDENANTZA

Sopelako Udalak euskara ikasteko 8.500 euroko diru-laguntzen deialdi berri bat jarri du abian. Eskaerak uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Sopelan erroldatuta dauden eta Udal Euskaltegian matrikulatuta ez dauden 16 urtetik gorako pertsonek, bai eta Sopelako Udal Euskaltegiak eskaintzen dituen ikastaroetara joateko aukerarik ez dutenek ere, honako arrazoi hauek direla medio:

  • Matrikulatu nahi den ikastaroaren edo mailaren eskaintza eza.
  • Matrikulatu ahal den ordutegian talderik ez egotea.
  • Lana zein ikasketak beste udalerri batean izanagatik, Sopelako Udal Euskaltegiak eskainitako ikastaroetara joateko ezintasuna.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

  • Hirugarrenen fitxa, bankuak zigilatuta.
  • Banakako erroldatze-agiria.
  • Euskaltegiaren ziurtagiria, nahitaez honako hauek jasoko dituena:
  • Egindako maila edo mailak eta horietako bakoitza gainditu den ala ez.
  • Bertaratzea, ikastetxeak emandako ordu-kopurua eta ikasleak jasotako ordu-kopurua zehaztuta.
  • Hala badagokio, euskaltegiak ikasle horri emandako laguntzen ziurtagiria.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, II. eranskina.
  • Matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Udal Euskaltegiak luzatutako idazkia, bere ikastetxean matrikulatzeko ezintasunaren berri ematen duena (ordutegi edo maila dela eta Udal Euskaltegian matrikulatu ezin diren ikasleek aurkeztu beharreko idazkia).
  • Enpresak edo ikasketa-zentroak emandako idazkia, ikaslea beste udalerri batean lanean edo ikasten ari dela jakinarazteko (Sopelatik kanpo lanean edo ikasten ari diren ikasleek aurkeztu beharreko idazkia).

EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO 2022. URTEKO DEIALDIA 

 BAO PDF: DESKARGATU

 ERANSKINAK PDF: DESKARGATU

PDF DEIALDIA: DESKARGATU

 

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia