Sopelako Udala - Hiru pertsona atxilotu dituzte Sopelan osasun publikoaren aurkako delituengatik
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Hiru pertsona atxilotu dituzte Sopelan osasun publikoaren aurkako delituengatik

Hiru pertsona atxilotu dituzte Sopelan osasun publikoaren aurkako delituengatik

  • Ikertuak Sopelako eta Getxoko bizilagunak dira, 29 eta 34 urte bitartekoak, eta aurrekariak dituzte substantzia estupefazienteen menudeaketagatik.


Joan den ostiralean, uztailaren 1ean, udaltzainek esku hartu zuten Sopelako kale batean gertatzen ziren erasoak saihesteko. Azkenean, hiru pertsona atxilotu zituzten, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egiteagatik.

13:20 aldera, agenteek telefono-deiak jaso zituzten, bi pertsona eztabaida sutsuan ari zirela ohartarazteko. Polizia-patruilak iritsi zirenean, inplikatutako pertsonetako batek, aldez aurreko jarduketengatik ezaguna zenak, jakinarazi zuen ondoan zuen gizonak hainbat aldiz jo zuela, eta liskarrak zor bat zuela sorburu.

Inguruan, nahiz eta hasiera baten ukatu arren, agenteek berehala inplikatuekin lotu zuten eta banku batean eserita zegoen hirugarren pertsona bat antzeman zuten. Inplikatuetako bat Sopelara ekarri zuela onartu zuen eta 10 metrora aparkatuta zegoen auto baten giltza eman zien agenteei.

Ibilgailua miatzean, agenteek substantzia estupefaziente ugari aurkitu zituzten ezkutatuta, banatzeko prest; baita diru-paper txikietan egindako diru-kopuru bat ere. Ondorioz, hiru pertsonak atxilotu zituzten, Osasun Publikoaren aurkako delitu batekin zerikusia zutelakoan.

Gainera, polizia-jardunean, atxilotuetako batek indarkeriaz eraso zion agente bati, burukada bat eman zion aurpegian eta atentatu delitua leporatu zioten.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia