Sopelako Udala - Sopelako Udalaren Adierazpen Instituzionala asteburu honetan jai-gunean gertatutako eraso matxista gaitzesteko
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalaren Adierazpen Instituzionala asteburu honetan jai-gunean gertatutako eraso matxista gaitzesteko

Sopelako Udalaren Adierazpen Instituzionala asteburu honetan jai-gunean gertatutako eraso matxista gaitzesteko

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Sopelako Udalak, asteburu honetan, gure herriko jai gunean, gertatutako eraso matxista dela eta, eta  emakumeen aurka egiten diren indarkeria-adierazpen guztiak salatzeko,

ADIERAZTEN DU

1.    Sopelako Udalak gaitzespen eta sumindura handiena adierazten du emakumeen aurka egiten diren eraso matxista eta indarkeria guztiak direla eta; izan ere, osotasun fisiko eta moralaren aurkako atentatua dira, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina ere bai. Udal honek gertaera gaitzestearekin batera, adierazten du ez dituela inondik inora onartzen, eta, era berean, babesik irmoena helarazi nahi die biktimei.

2.    Sopelako Udalak babesa eta elkartasuna adierazten dizkio horrelako eraso tamalgarrien     biktimei, bai eta haren senideei eta ingurukoei ere.

3.    Sopelako Udalak GOGOR SALATU ETA ARBUIATZEN ditu emakumeek jasaten dituzten eraso guztiak, eta herritarrei gogorarazten die horrelako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero-desberdintasunaren adierazpenik mesprezagarriena baino ez direla, eta Udalak gogor egiten duela horren aurka. Beharrezkoa da herritarrekin eta gizarte-eragileekin lanean jarraitzea, balioetan hezteko, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko; era berean, azpimarratu behar da egunero jardun behar dela horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan.

4.    Sopelako Udalak berretsi egiten du gizarte zuzenagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko konpromisoa. Eta, horregatik, Udalaren nahia da udal politika aktiboak, integralak eta koordinatuak garatzea berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeria guztien aurka, betiere bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legeria aplikatuz.

5.    Eta herritar guztiei eskatzen die ezelako eraso matxista, sexista eta/edo sexualen konplize ez izateko, eta, beraz, tolerantziazko eta zigorgabetasunezko zero jarrera izateko. Guztiok jarrera aktiboa hartu behar dugu emakumeen aurkako indarkeriaren edozein adierazpenen aurrean, hura salatuz, ez onartuz, isilik ez geratuz eta indarkeria jasan dutenei gure babesa emanez; azken batean, eraso matxisten aurrean erantzukizun indibiduala eta kolektiboa hartuz.

6.    Sopelako Udalak bat egiten du gizarte-eragileek gertakariak salatzeko eta konpontzeko egiten dituzten ekimenekin.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia