Sopelako Udala - Izotz-pista berriro jarriko da martxan2022ko urtarrilaren 2tik 9ra arte (abenduaren 28an eguneratutako informazioa)

Izotz-pista berriro jarriko da martxan2022ko urtarrilaren 2tik 9ra arte (abenduaren 28an eguneratutako informazioa)

Kurtzio Kultur Etxearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik bertan behera geratutako izotz pista 2022ko urtarrilaren 2tik 9ra jarriko da martxan berriro, Urgitxieta Plazan jarritako karparen barruan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (urtarrilaren 5ean, 11:00etatik 14:00etara eta urtarrilaren 6an, zerbitzurik gabe).

Jarduera ospatu gabe egon den egunetarako sarrera bat zuten pertsona guztiak birkokatuko dira data berrien barruan. Horretarako, Kurtzio Kultur Etxera hurbildu beharko da abenduaren 27tik 30era bitartean (biak barne), erositako sarrerak beste batzuengatik trukatzeko.

Ezeztatutako zerbitzua ordezkatzeko hitzordu berririk aurkitu ezin bada edo zerbitzua erabili nahi ez bada, sarreren zenbateko osoa itzuliko da. Itzulketa eskatzeko, aldez aurretik erositako sarrerak posta elektronikoz bidali beharko dira E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora eta horretarako dokumentazioa eta informazioa bidaliko zaie. Sarrera librerik geratuz gero, urtarrilaren 2tik aurrera jarriko dira salgai.

Sarrerarik geratuz gero, online jarriko dira salgai abenduaren 31tik aurrera www.sopela.eus webgunean eta Kurtzio Kultur Etxean bertan urtarrilaren 2tik aurrera.