Eskualdeko haurren eta familien ongizatea hobetzen jarraitzeko helburuarekin, Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateko Gizarte Hezkuntza Artekaritza (GHAZ) eta Adikzioak Prebenitu eta Osasuna Sustatzeko Zerbitzuak, Familien eta Hezkuntzaren Topaketen edizio berri bat jarri dute abian.
Zazpigarren edizio honetako saioak azaroaren 15etik 24ra egingo dira. Gurutze Diez Rodrigo Haur Hezkuntzako teknikaria eta adimen emozionalean adituak 7 hitzaldi emango ditu. Saio horiek aurrez aurre zein Zoom plataformaren bidez eskainiko dira. Bertan on-line jarraitu ahal izango dira, eta linka saioaren egunean bertan bidaliko zaie onartutakoei.
Parte hartu nahi duten pertsona guztiek azaroaren 10era (barne) arteko epea izango dute on-line formulario hau betetzeko: https://forms.gle/L6xJAGcy3VQVPoXM6 . Saioek gutxienez 12 pertsona izan beharko dituzte izena emanda. Onartuen zerrenda eta saioen formatua webgunean azaroaren 12an argitaratuko dira.
Saio guztiak ezberdinak dira, eta pertsona guztiek aukera izango dute nahi beste saiotan parte-hartzeko, nahiz eta norberaren erreferentziazko ikastetxean ez izan. Era berean, ia tailer guztiak gaztelaniaz izango dira, Elortza Ikastetxean eta Ander Deunan antolatutakoak izan ezik. Informazio gehiagorako: 665 739 395 (Mikel) eta 688 699 454 (Jurdana).
TAILERREN EGITARAUA
• “Zure burua zaindu, zaindu ahal izateko”, azaroak 15, 16:30-18:00, Lemoizko
Ikastetxean.
• “Amatasun/aitatasun itxaropenak versus errealitatea”, azaroak 16, 16:30-
18:00, Gorlizko Ikastetxean.
• “Bikotea eta hazkuntza”, azaroak 17, 17:15-18:45, Plentziako Ikastetxean.
• “I. Norberaren burua zaintzeko gunea”, azaroak 19, 16:30-18:00, Urdulizko
Elortza Ikastetxean.
• “II. Norberaren burua zaintzeko gunea”, azaroak 22, 16:30-18:00, Ander Deuna
Ikastolan.
• “Egunean eguneko estresa kudeatzea”, azaroak 23, 17:00-18:30, Sopelako
Zipiriñe Ikastetxean.
• “Komunikazioa falimia barruan”, azaroak 24, 16:30-18:00, Berangoko
Berangoeta Kultur Etxean (Berangoko eskola ondoan)