Sopelako Udala - Sopelako Udalak kontsulta publiko bat bideratuko du animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza arautzailearen aldaketari buruz
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak kontsulta publiko bat bideratuko du animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza arautzailearen aldaketari buruz

Sopelako Udalak kontsulta publiko bat bideratuko du animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza arautzailearen aldaketari buruz

  • Animalien udal-ordenantza honen helburu argienetako bat herritarren eta animalien arteko bizikidetzan eragin zuzena izan dezaketen gatazkak antolatzea izango da.
  • Kontsulta publikoa egiteko epea hamar egun baliodunekoa izango da, 2021ko irailaren 29tik 2021eko urriaren 13ra arte. Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte.


Sopelako Udalak parte-hartze prozesu bat hasiko du animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal-ordenantza aldatzeko xedearekin.

Animalien udal-ordenantza honen helburu argienetako bat herritarren eta animalien arteko bizikidetzan eragin zuzena izan dezaketen gatazkak antolatzea izango da. Ordenantza honek zentzu praktiko nabarmen horri jarraitzen dio, animalien titularrei betebehar multzo bat ezarriz, animaliek gizartean izan ditzaketen arriskuak minimizatzeko, bizikidetza sozial egokia bermatzen saiatuz eta edukitza arduratsuaren beharra azpimarratuz.

Ekimenaren bidez arazo hauek konpondu nahi dira:

• Udalerrian finkatutako kolonia felinoen kontrol handiagoa garatzea. Horiek kudeatuz, harrapaketa-, esterilizazio- eta itzulera-prozedura bat arautzea proposatzen da.

• Kontuan hartuta Sopelako udalerriak hainbat berdegune dituela, hainbat eremu mugatu nahi dira animaliak aske egon daitezen, txakur arriskutsutzat hartzen ez badira.

• Herritarren eta animalien arteko bizikidetzan eragin zuzena izan dezaketen gatazken antolamendua; beraz, arau-hauste eguneratu berriak sartuz, gerta daitezkeen egoera eta gatazka gehiago bildu nahi dira.

• Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, administrazio-hizkera modu inklusiboan erabiltzeko beharra proposatzen da aldaketa honetan.

Kontsulta publikoa

Kontsulta publikoa egiteko epea hamar egun baliodunekoa izango da, 2021ko irailaren 29tik 2021eko urriaren 13ra arte. Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 9/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan:

• Sopelako Udalaren erregistro elektronikoan: sopela.egoitzaelektronikoa.eus

• Posta-bulegoetan, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

• Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.

• Sopelako Udaleko erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan, 09: 00etatik 13:30etara.

Informazio guztia HEMEN.




 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia