Sopelako Udala - Sopelako Turismo Bulegoak iaz baino % 33 turista gehiago artatu ditu
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Turismo Bulegoak iaz baino % 33 turista gehiago artatu ditu

Sopelako Turismo Bulegoak iaz baino % 33 turista gehiago artatu ditu

  • Uztailean eta abuztuan, 7.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Sopela Turismoko bulegora eta informazio-guneetara.
  • Azpimarratzekoa da auto-karabanen aparkalekuaren okupazioak izan duen gorakada; izan ere, denboraldi altuan 2019an baino handiagoa izan zen, % 50etik gorako igoera izan baitzuen eta horrek, udalerrian turismo mota horrek goranzko joera duela berresten du.
  • Sopelako Udalak "oso positibotzat" jo ditu datu hauek Sopela, "turismoa berreskuratzeko bide onetik doala erakusten dutelako”.


Uztailean eta abuztuan, 7.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Sopela Turismoko bulegora eta informazio-guneetara, udalerriari, haren interesguneei eta/edo bertan egin daitezkeen jarduerei buruzko kontsultaren bat egiteko edo informazioa eskatzeko.

Horrek esan nahi du % 33ko igoera izan dela 2020ko udan erregistratutako bisitari kopuruarekiko eta horrek udalerria bisitatzen duten pertsonen kopuruan goranzko joera dagoela erakusten du.

Bereziki nabarmentzekoa da hondartzako informazio-gunera hurbildu ziren bisitarien kopurua; izan ere, abuztuan, Covid-19ak eragindako krisiaren aurretik, 2019an erregistratutakoaren oso antzeko jende kopurua izan zen.

Uda honetan Sopelara hurbildu diren pertsona gehienak Estatuko hainbat lekutatik etorri dira, kataluniarrak (818), madrildarrak (669) eta andaluziarrak (342) nabarmenduz. Hala ere, aipagarria da europar jatorriko bisitarien kopuruak gora egin duela, bereziki frantsesak (364) eta alemaniarrak (156). AEBetatik (153) eta Amerikako beste herrialde batzuetatik (31) etorritako bisitarien etorrera ere aipatu behar dugu, "oraindik ere hazkunde lotsatia baina itxaropentsua" izan baitute.

Sopelako Udalak "oso positibotzat" jo ditu datu hauek Sopela, "turismoa berreskuratzeko bide onetik doala erakusten dutelako”.

Auto-karabanentzako aparkalekua

Azpimarratzekoa da auto-karabanen aparkalekuaren okupazioak izan duen gorakada; izan ere, denboraldi altuan 2019an baino handiagoa izan zen, % 50etik gorako igoera izan baitzuen eta horrek, udalerrian turismo mota horrek goranzko joera duela berresten du. 2021ean Turismo Bulegora auto-karabanaz hurbildu ziren 1.428 pertsonetatik 258 Euskadikoak ziren, 973 estatukoak eta 197 atzerrikoak.

Turismo Bulegotik nabarmendu dutenez, bidaiatzeko modu hau "asko hasten ari da. Auto-karabana gero eta aukera hobea da oporrak igarotzeko eta nolabait Covid-19aren pandemiak zerbitzu honen gorakada bizkortu du".

Urkoko aparkalekua

Sopelako auto-karabanen aparkalekuak 24 auto-karabanentzako lekua, konexio elektrikoa eta ur-puntua ditu. Zaborra uzteko edukiontzien zerbitzua, piknika egiteko gune bat eta ur gris eta beltzak botatzeko gune bat ere baditu, besteak beste. "Funtsezkoa da zerbitzu anitzak dituzten gune onak izatea; izan ere, auto-karabanen erabiltzaileak, oro har, oso kontzientziatuta eta sentsibilizatuta daude ingurumenarekin; izan ere, bidaia-formatu horrek ura bezalako baliabideak zaintzera eta sortutako hondakinez arduratzera behartzen zaitu", nabarmendu dute Turismo Bulegotik.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia