Sopelako Udala - Herritarrak eta hornitzaileak egoitza elektroniko bidez erlazionatu ahal izango dira Udalarekin, BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoaren bidez

Herritarrak eta hornitzaileak egoitza elektroniko bidez erlazionatu ahal izango dira Udalarekin, BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoaren bidez

Sopelako udalak IZENPE egiaztapen autoritatearekin hitzarmen bat sinatu du. Lehen ondorio bezala, herritarrek zein hornitzaileek, IZENPE-ren egiaztagirien bitartez (BakQ) erlazionatu ahal izango dira udaletxearen egoitza elektronikoan.
 
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabide bat da, eta identifikatzaile batez eta autentifikatzeko bi faktorez osatuta dago:


•    Erabiltzailea (erabiltzailearen NAN/AIZ)
•    Pasahitza (8 karaktere)
•   Koordenatuen jokoa, 16 posiziokoa (2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatu bazenuen) edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.

Ordenagailuetan, telefono mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke, edozein sistema eragilerekin, eta ezer instalatu beharrik gabe. Gainera, BakQ bat eskatzeak Bak ere erabiltzeko aukera ematen du; beraz, une horretatik aurrera, horietako edozein erabili ahal izango duzu, kasuaren arabera.

BakQ bidez, online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Tramite elektronikoak ere egin ahal izango dituzu.

BakQ jaulkipenak berekin dakar Bak igortzea. Bi identifikazio-bitarteko horiek pasahitza, harremanetarako datuak eta indarraldia partekatzen dituzte.

Informazio gehiago www.izenpe.eus webgunean.