Sopelako Udala - Martxan da jada sopelazabalik.eus, Sopelako negozioen erakusleiho birtuala

Martxan da jada sopelazabalik.eus, Sopelako negozioen erakusleiho birtuala

 

Sopelako Udalak orain dela astebete eskas jakinarazi zuen moduan, martxan da jada sopelazabalik.eus ataria, Sopelako merkataritza eta ostalaritza establezimendu guztientzako erakusleiho birtual bat, non beren produktu eta zerbitzuak erakutsi dezaketen. Egun, web orrialde txiki honetan janaria eramateko edo etxez etxeko zerbitzua eskaintzen duten negozioen zerrenda kontsultatu daiteke. Halaber, direktorioak hainbat atal ditu, argazkiak, produktuak, zerbitzuak, ordutegiak, telefonoak eta erakusleiho birtual honekin bat egin nahi duten negozio guztien helbideak barne. Edozein erakusleiho bezala, web orrialdea etengabe eguneratuko da eta negozio berriak gehitzen joango dira. 

Plataforma honen bitartez, herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi dira sektore hauek jasaten ari diren egoera zailaz, eta, aldi berean, Sopelako bizilagunak herrian kontsumitzen jarraitzera animatu nahi da. Web orrialdean izena eman eta plataforman egon nahi duten Sopelako taberna, jatetxe edo dendek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi beharko dute.