Urdulizko emakume boluntario talde batek maskarak banatuko dizkie Sopelako haurrei asteburu honetan

Osasun-materialarekin eta oihal homologatuekin modu altruista batean egindako maskara garbigarriak eta berrerabilgarriak dira. Mascarillas Solidarias por Euskadi plataformako kide diren Urdulizko jostun eta etxekoandre boluntarioek josi dituzte makinaz.

Adinaren arabera, tamaina desberdinetakoak egin dituzte, 2-4 urtekoentzat, 5-8 urtekoentzat eta 9-14 urte bitartekoentzat. Sopelan erroldatuta dauden umeentzat izango dira, eta dohaintza bat egitea eskatzen da. Marteriala erosten jarraitzeko ekarpen ekonomiko bat izan daiteke, janaria edo elikagai iraunkorrak ere edota garbiketarako materiala. Emandako guztia boluntariotzara joango da.

Maskaren Banaketa Sopelako Udalaren hall-ean edo sarreran egingo da, maiatzaren 22, 23 eta 24an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta familia-liburua edo amaren edo aitaren NANa aurkeztu beharko da.