Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Guztira 43 ekintza eta 7 ardatz estrategikok osatzen dute Sopelako Udaleko lehenengo Aginte Plana

Guztira 43 ekintza eta 7 ardatz estrategikok osatzen dute Sopelako Udaleko lehenengo Aginte Plana

Dokumentu hau Gobernu Taldeak herritarren beharrei hurbiltasunetik eta eguneroko lanetik erantzuten jarraitzeko xedez agintaldiko 4 urteetarako hartu duen konpromisoa da. 2019-2023 legealdirako jarduteko lehentasunak ezartzen dituen ibilbide-orria.

Plana hiru erronka handiren inguruan garatzen ari da (garapen ekonomikoa eta soziala, lurralde garapen jasangarria eta gobernantza), era berean, 7 ardatz estrategikotan banatzen direlarik eta ardatz horietako bakoitzak lehentasunezko ekintza batzuk ditu, guztira 43 izatera iritsi arte. 

Legealdi hau hasi bezain laster, gobernu talde berriak agintaldiko plan bat diseinatzeko beharra ikusiz urteetako kudeaketa politikoaren zati handi bat modu planifikatu, garden eta koherentean jasoko lukeen dokumentua. 

"Udal gisa jorratu dugun mota honetako lehenengo plana da. 2019ko amaieran osatu genuen, eta otsailaren 18an udaletxeko langile guztiei aurkeztu genien. Koronabirusaren krisia astintzen ari zaigu, eta bete-betean eragiten ari da  planaren garapenean. Hala ere, abiadura handia hartzea espero dugu salbuespenezko egoera normalizatzen doan heinean", adierazi du Josu Landaluze alkateak.

Alkatetza buru izanik, Udaleko 2019-2023 Aginte Plana egiteko, udal-gobernuak eta udaleko teknikari guztiek parte hartu eta lagundu dute. 

Plan honek jasotzen dituen jarduerak udalaren ardurapekoak dira nagusiki. Hala ere, udal gobernuak gogorarazi du Udalak modu koordinatuan lan egiten duela udalez gaindiko erakundeekin, hala nola Uribe-Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Erakunde horiekin lankidetza eta koordinazioa areagotuko dira plan honetako proiektuetako batzuk gauzatzeko, batez ere, enpleguari, etxebizitzari eta komunikazio azpiegiturei dagokienez.

"Plan honek Gobernu Irekiaren aldeko gure apustuan sakontzea dakar. Sopelako herritarren aurrean konpromiso zehatz gisa hartzen ditugun lehentasunezko 43 jarduera planteatzen ditugu. Horiek guztiak gure udalerriaren etorkizuneko erronka eta aukera handiei erantzuten dieten jarduerak dira", adierazi du alkateak, eta udal langileen lankidetza eta inplikazioa nabarmendu eta eskertu ditu. 

Gobernu taldeak gogorarazi duenez, Udalak garatzen duen jarduera 43 ekintza horiek baino askoz gehiago da. Egunero Udaleko arlo eta zerbitzu ezberdinak lanean ari dira "Sopela herri oparoa, sozialki kohesionatua eta ingurumenarekiko errespetuzkoa izan dadin. Azken batean, aukeren udalerri bat eta bizitzeko leku hobea" gogorarazi du Teresa Fernandezek, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzia eta baita Gizarte Ekintza, Berdintasun eta Kooperazio sailaren arduradunak. Hala ere, udal gobernuak uste du konpromiso zehatz horiek ezartzea funtsezkoa dela kontu-ematea errazteko, herritarrek udal kudeaketa modu errazean ezagutu eta ebaluatu ahal izateko eta irtenbide berriak ere proposatu ahal izateko.

Zentzu honetan, Fernandezek azpimarratu du plana berrikusgarria eta ebaluagarria dela, eta agintaldian zehar haren jarraipena, ebaluazioa eta betetzea egiteko mekanismoak ezarriko direla. Azpimarratu du ez dela dokumentu itxia, eta legealdian zehar eguneratuko dela, hala behar izanez gero. 

Sopelako herritarrek plan osoa deskarga dezakete, Udalaren webgunean, dokumentuen atalean, aurreikusitako 43 jarduketen deskribapenekin:

http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos 

2019-2023 agintaldiko erronka estrategikoak

Plana hiru erronka handiren inguruan garatzen ari da (garapen ekonomia eta soziala, lurralde garapen jasangarria eta gobernantza). Erronka horiek, era berean, 7 ardatz estrategikotan banatzen dira, eta ardatz horietako bakoitzak lehentasunezko ekintza batzuk ditu, guztira 42 izatera iritsi arte.

a) Garapen ekonomikoa eta soziala:

  • Enplegu aukera berriak sortuko dituzten enpresa berritzaileak bultzatzea, batez ere udalerriaren nortasunarekin eta sendotasun eta gaitasunekin lotutako esparruetan.
  • Ekintzailetza eta enplegua bultzatzea. 
  • Gizartearen parte-hartzea eta pertsonen eta, bereziki, egoera ahulenean dauden kolektiboen enplegua sustatzea.
  • Sopelako gazteei eta familiei etxebizitza eskuratzeko erraztasunak ematea.
  • Kulturarako eta aisialdi osasungarrirako sarbidea erraztea.

b) Lurralde garapen jasangarria:

  • Udalerriaren eraikuntza jasangarria eta kohesionatua bultzatzea.
  • Guztientzako irisgarria izango den udalerri bat bultzatzea.
  • Sopela udalerri are seguruagoa bihurtzeko neurriak ezartzea.
  • Mugikortasun jasangarria bultzatzea. 

c) Gobernantza:

  • Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datorren garapen jasangarria bultzatzea.
  • Sopelako irismen proiektuetan herritarren parte hartzea bultzatzea.
  • Udal-gardentasunean sakontzea.

Lehentasunezko 43 jarduera 7 ardatz estrategikotan antolatuta:

1. ardatza: Garapen ekonomikoa eta enplegua (10 ekintza)

  • 1. Surfaren industria eta turismo eko-osasungarria sustatzea.
  • 2. Coworking gune bat sortzea, ekintzailetza bultzatzeko eta enpresa berriak eta start-up-ak sortzeko. 
  • 3. Enplegurako eta berrikuntzarako diru-laguntzen programa.
  • 4. Tokiko enplegu planak.
  • 5. Prestakuntza eta kontratazio pizgarrien programak garatzea.
  • 6. Enplegurako laguntza zerbitzua finkatzea.
  • 7. Ekintzaileentzako diru-laguntzen programa. 
  • 8. IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) estazio berri bat ezartzea. 
  • 9. Hornidura merkatua eta barazki eta fruta produktuen salmenta ibiltaria sustatzea eta arautzea.
  • 10. Pisu turistikoak erregularizatzea eta kontrolatzea.

2. ardatza: Kohesio soziala (9 ekintza)

  • 1. Sopelako gazteei eta familiei zuzendutako alokairu erregimeneko etxebizitza babestuak sustatzea eta eraikitzea.
  • 2. Merkataritza lokalak gune jakin batzuetan etxebizitza bihurtzeko aukera ematea.
  • 3. Udalerrian gizartearen parte hartzea, berdintasuna eta aniztasuna sustatzea. 
  • 4. Loiola sektorean eguneko zentroa ezartzeko bideragarritasun azterketa. 
  • 5. Etorkinen harrera eta gizarteratzea, erakunde eskudunekin lankidetzan.
  • 6. Iberre Institutuaren zabaltzea ahalbidetzea. 
  • 7. Sopela Solidarioa programa.
  • 8. Zahartze aktiboa sustatzea belaunaldi trukerako boluntario programen bidez.
  • 9. Irisgarritasunerako neurri eta laguntza pertsonalizatuak hartzea.

3. ardatza: Lurralde garapen jasangarria (8 ekintza)

  • 1. Iraunkortasunaren aldeko apustua: udal eraikin eta instalazioetan energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera areagotzeko eta sentsibilizatzeko kanpainak. 
  • 2. Iberrotako eremu degradatuak eta lurzoru kutsatuak berreskuratzea. 
  • 3. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikustea. 
  • 4. Edukiontzien irlak sortzea.
  • 5. Autokarabanen gunea sortzea. 
  • 6. Bidegorri sarea eta mugikortasun iraunkorra hobetzea.
  • 7. Udalerriaren erdigunea semipeatonalizatzea.
  • 8. Udalerri osoaren irisgarritasuna hobetzea. 

4. ardatza: Kultura eta kirola (5 ekintza)

  • 1. Urkon azpiegitura eta espazio berrien hobekuntza.
  • 2. “Ingeleseko topaketa” programa berreskuratzea. 
  • 3. Frontoia eta Iturrieta parkea estaltzea.
  • 4. “Sopelab” espazio kulturala sortzea.
  • 5. Udalerriaren historiari buruzko ekitaldiak antolatzea. 

5. ardatza: Mugikortasuna (3 ekintza)

  • 1. Sopelbuseko zerbitzua hobetzea, udalerria kohesionatuago egoteko.
  • 2. Olabideko tartea Urdulizko Ospitalearekin lotzea. 
  • 3. Urdulizko sarbidearen alternatibaren azterketa bultzatzea. 

6. ardatza: Segurtasuna eta bizikidetza (4 ekintza)

  • 1. Puntu beltzak kentzea.
  • 2. Telebista zirkuitu itxiaren sistemen instalazioa osatzea udalerriko hainbat gunetan. 
  • 3. Herritarren segurtasunaren arloko kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzak udalerrian. 
  • 4. Etxeko animaliak/maskotak edukitzeari buruzko ordenantza eguneratzea. 

7. ardatza: Gobernantza (4 ekintza)

  • 1. Gardentasunaren ataria martxan jartzea.
  • 2. Herritarrek parte hartzeko atari bat martxan jartzea. 
  • 3. Herritarren parte hartzea udalerriko prozesu garrantzitsuetan sartzea.
  • 4. Garapen Iraunkorraren Helburuak eta 2030 Agenda ezartzea. 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia