Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Koronabirusa dela eta, Sopelako udalak hurrengo neurri hauek hartu ditu

Koronabirusa dela eta, Sopelako udalak hurrengo neurri hauek hartu ditu

Sopelako Udalak hurrengo prebentzio-neurriak hartu ditu koronabirusari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioei jarraituz.

1. Udal instalazio hauek prebentzioz itxiko dira eta jarduera guztiak bertan behera utziko dira:

  • Udal kiroldegiak
  • Nagusien etxea
  • Musika Eskola
  • Udal Euskaltegia
  • Udal liburutegia
  • Ikastetxeak eta haurtzaindegiak

2. Era berean, Kurtzio Kultur Etxeko jendaurreko jarduerak bertan behera geratuko dira.

3. Oraingoz mantendu egiten da gaur arratsaldeko Bideo-maping jarduera, martxoaren 8ko jardueren barruan dagoena.

Halaber, Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoa, prebentzio gisa, itxi egingo da eta jendearentzat irekita jarraituko du udal eraikineko Herritarren Arreta Zerbitzuak. Hala ere, herritarrei gomendatzen zaie, posible den heinean, telematikoki egitea beharrezko kudeaketak. Horretarako, http://sopelaudala.org / udal web orria, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   helbide elektronikoa edo 94 406 55 00 telefonoa erabil ditzakete.

Sopelako Udalak udal langileei ere telelanaren bitartez etxetik lan egiteko aukera eskainiko die.

Neurri hauen helburu nagusia koronabirusaren hedapena geldiaraztea da.

Udalak ez du baztertzen datozen ordu edo egunetan, ildo honetan neurri gehiago hartzea.

Udaletik aldez aurretik barkamena eskatzen dugu erabaki hauek herritarrengan sor ditzaketen eragozpenengatik eta bizilagunen laguntza eta arreta eskertzen dugu.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia