Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 2020rako ibilgailuen eta ondasun higiezinen gaineko zergak arautzen dituzten ordenantzen informazioa

2020rako ibilgailuen eta ondasun higiezinen gaineko zergak arautzen dituzten ordenantzen informazioa

IBILGAILUAK

1.- 25 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten ibilgailuentzako hobaria kentzen da. (ibilgailu historikoentzako %75ekoa mantentzen da) 

2.- Familia ugariagatiko hobaria mantentzen da unitate familiarreko diru-sarrera gordinen arabera, emakida URTERO eskatu beharko delarik.

3.- Gutxien kutsatzen duten ibilgailuek honako hobariak izango dituzte bere ezaugarrien arabera eta ez unitate familiarraren diru-sarrera gordinen arabera:

a) Zergaren kuota osoaren %50a, 120gr/km edo gutxiagoko CO2 emisioak dituzten ibilgailuentzat. Hobari honek 5 ekitalditako iraupena izango du, ibilgailuaren lehenengo matrikulaziotik zenbatuta.

b) Zergaren kuota osoaren %75a, ibilgailu elektriko edota zero isuriko ibilgailuentzat, bi kasuetan izaera mugagabez.  

c) Zergaren kuota osoaren %75a, motor hibridoa duten ibilgailuentzat, 5 ekitaldiko iraupenarekin ibilgailuaren lehenengo matrikulaziotik zenbatuta.

Ibilgailuen titularrek emakida eskatu behar izango dute dagokion eskaera behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztuz 2019ko urtarrilak 1etik otsailaren 15era arte. Beranduago eskatzen dutenei hurrengo ekitalditik aurrera aplikatuko zaie hobaria.     

OHZ

1.- Babes ofizialeko etxebizitzak, behin nahitaezko hobariaren hiru urteko epea igarota, %50eko hobaria izango dute hiru urtez, behin betiko kalifikazioa ematen denetik zenbatuta, berau ofizioz aplikatuko delarik, hau da, ez da eskatu behar.  

2.- Etxebizitza hutsei aplikatzen zaien %50eko errekarguari dagokionez salbuespenak aldatu dira; zehazki, errekargua aplikatzetik kanpo geratuko dira honako kasuetan daudenak:

a) Zergan hobariren bat duten etxebizitzak, bankuko helbideratzeagatiko %5eko hobaria izan ezik. 

b) Herentzia bidez eskuratutako etxebizitzak, titularra hil ondorengo urte 1eko epean.

c) Aurreko urteko (2018) azaroan edo abenduan erositako etxebizitzak, erroldatzea zergaren sortzapen urteko (2019) lehenengo hiruhilabetean egin denean.

d) Eusko Jaurlaritzako hiri-finken errentamendu-kontratuen Erregistroan erregistratutako errentamendu-kontratua edo bere erabilera Etxebizitza Hutsen Programari edo erkidego, aldundi edo udal esparruko beste programei lagatzeko kontratua zergaren sortzapen urteko lehenengo hiruhilabetean sinatu dituzten etxebizitzak.

e) Hirilurren Katastroan bi finka independente modura agertzen diren baina etxebizitza bakar moduan erabiltzen diren etxebizitzak. Egoera horren balorazio-txostena udal zerbitzu tekniko eskudunek egingo dute.  

f) Zerbitzu jarduerak burutzen dituzten etxebizitzak, dagokion irekitzeko lizentzia edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena dutela, beti ere jarduera horrek Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokion zentsu-aitorpena izan beharko duelarik.

g) Obra berriei parekagarri diren birgaitze lanetan dauden eraikuntzetako etxebizitzak.

Errekargua ez aplikatzeak erreguzko izaera izango du, hauda, interesatuak eskatuta emango dira hala badagokio. Hortaz, urtero espreski eskatu behar izango delarik urtarrilak 1 eta martxoak 31 bitartean, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuz eta administrazio-egintza espresu bidez emango da eskatutako urterako.  

Informazioa emateko zergaren sortzapen-data urtarrilaren 1a dela zehazten da.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia