Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak Mendi Astea ospatuko du urriaren 15etik 17ra

Sopelak Mendi Astea ospatuko du urriaren 15etik 17ra

Sopelako Udalak, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiarekin eta Euskal Mendizale Federazioarekin elkarlanean ekintza ugari antolatu ditu urriaren 15etik 17ra “Mendi Astea” ospatzeko xedez. Okasiorako hiru egunetan zehar prestakuntza-saioa, hitzaldia eta Mendi Film Festivala izango dira Kurtzio Kultur Etxean 19:30etik aurrera.

Zehazki, urriaren 15ean, asteartea, Euskal Mendizale Federazioak antolatutako “Prebentzioa eta segurtasuna mendian” saioaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Bestalde, asteazkenean, hilak 16, Pablo Perezek “Remando en el Canadá salvaje, expedición en canoa en el río Yukon y kayak de mar en las islas de Haida Gwaii” hitzaldia eskainiko du. Hizlaria Kanadan gida gisa bizi eta lan egin du eta bertan izandako esperientziak kontatuko ditu. Izan ere, bi asteko espedizioetan arraunean izandako esperientzia ikusgarriaz gozatzeko aukera izan zuen. Balea, itsas lehoiak, hartzak, otsoak, altzeak, koioteak eta hegazti ugari esperientzia bereziak ekarri zizkioten naturalistari, baina suteek, ekaitzek eta haize indartsuak Ipar Amerikan natura basatiaren intentsitatea sentitzeko aukera eman zioten ere Pablo Perezi.

Azkenik, Mendi Astearen amaiera borobil gisa, mendi zinemagintzako film onenak eta gaur egunekoak biltzen dituen Mendi Tourrak udazkeneko zirkuituari Sopelan emango dio segida. Iazko Bilbao Mendi Film Festivalean sarituak izan ziren edota Mendi Tour zirkuituan gustokoen gertatzen ari diren filmak emitituko dira Kurtzion, besteak beste: “Bayandalay- Lord of the Taiga” (2018ko BMFF-eko kultura eta natura Film onena), “Viacruxis” (2018ko BMFF-eko labur onena), “Everest Green” (2018ko BMFF-eko mendiko film onena) eta “Up to Speed” (2018ko BMFF-eko sail ofiziala).

Sarrera doakoa da eta leku kopurua mugatua, beraz, okasiorako gonbidapenak banatuko dira Udaletxean, Sopelarinen edota Kurtzio Kultur Etxean.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia