Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopela Kosta Fest ingurugiroarekin ekitaldi jasangarria izango da

Sopela Kosta Fest ingurugiroarekin ekitaldi jasangarria izango da

 

  • Jaialdiak IHOBEren ‘Erronka Garbia’ ekimenarekin bat egin du, Nazio Batuek sortutako programan oinarrituta
  • Natura errespetatzen duten ekintzak identifikatuko dira, hobetzeko esparruak zehazteko. Lehentasunetako bat erabiltzen den plastikoa murriztea izango da
  • Prozedura honen bitartez, era honetako ekitaldiek ingurugiroan izaten dituzten eraginak txikitu ahal izaten dira
  • Jaialdia irailaren 19 eta 22 artean egingo da, eta ehunka jarduera erabat doan eskainiko ditu

Irailaren 19 eta 22 artean egingo den Sopela Kosta Fest jaialdiak, bat egin du IHOBE erakunde publikoak ingurugiroaren kudeaketan sustatzen duen ‘Erronka Garbia, Evento Sostenible’ ekintzarekin. Honen helburua ingurugiroan sor litezkeen eragin negatiboak murriztea da, eta era honetako ekitaldiak antolatu edota lankidetzan aritzen diren pertsona eta erakundeei ondare edo ikasgai positiboak uztea.

Horretarako, Sopela Kosta Festeko antolatzaileek inguruari errespetua izanik betetzen diren jarduerak identifikatuko dituzte, ezagutza honen bitartez hobetu daitezkeen arloak zehaztu ahal izateko.

Jaialdiaren seigarren edizioak finkatu dituen helburu zehatzen artean da plastikoaren erabilera murriztea. Horretarako berrerabili daitezkeen edalontziak edo biodegradagarriak banatuko dira, guztiak SKF-en eta Erronka Garbiaren  ikurrarekin. Dibulgazio-lanak egiteaz gain, ontziok berreskuratu ahal izango dira, erabilera berriak emateko.

Hesian taldea eta El Canijo de Jerez dira Sopelako jaialdiak aurten izango dituen kartel-buruak, eta oholtza gainean arituko dira Cooper, Tachenko, Nerabe, Nøgen, Natali, Lukiek, Mississippi Queen and the Wet Dogs eta Larry Bird.

Ohikoa denez, Sopela Kosta Festen seigarren ekitaldiak ehunka jarduera eskainiko ditu, guztiak doan, kirolarekin, jolasekin eta hezkuntzarekin zerikusia dutenak, beti bezala surfa, natura, bodyboarda, kayak-surfa eta skatea ardatz hartuta. Horrekin batera, euskal zirkuituko hainbat froga garrantzitsu ere jokatuko dira.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia