Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako hurrengo osoko bilkura uztailaren 24an, asteazkena

Sopelako hurrengo osoko bilkura uztailaren 24an, asteazkena

 

Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura uztailaren 24an izango da, asteazkena, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute. Honakoa izango da aztergaien zerrenda:

AZTERGAI ZERRENDA

1.-2019KO EKAINAREN 28KO AURREKO AKTA ONARTZEA, BIDEZKOA BADA.

ATAL ERABAKITZAILEA

2.- ZIPIRIÑE IKASTETXERAKO UDAL-ORDEZKARIA IZENDATZEA. (2210/2019 esp.)

3.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA. ZENBAIT FAKTURA. 152/2019 esp.

4.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA. GRUPO ACHA. 152/2019 ESP.

5.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA. ALAIKI. 152/2019 ESP.

6.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA. NAGUSIEN ETXEA. 152/2019 ESP.

7.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA. OBRA ETA ZERBITZUAK. 152/2019 ESP.

8.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA. INFORMATIKA. 152/2019 ESP.

ARGIBIDE, SUSTAPEN ETA KONTROL ATALA

9.-PRESAZKO MOZIOAK, HALAKORIK BADA.

10.-ALKATETZA-DEKRETU HAUEN BERRI EMATEA:

  • (A)- MAIATZAREN 24KO 1064/2019 ALKATETZA-DEKRETUA, KREDITU GEHIGARRIAREN BIDEZ UDAL AURREKONTUAK ALDATZEKO 12 ZBK. ESPEDIENTEARI DAGOKIONA.
  • (B)- EKAINAREN 18KO 1194/2019 ALKATETZA-DEKRETUA, EZKONTZA ZIBILA EGITEKO ALKATETZA-AHALMENAREN GAINEKOA.
  • (2208/2019 esp.)
  • (C)-EKAINAREN 19KO 1203/2019 ALKATETZA-DEKRETUA, EZKONTZA ZIBILA EGITEKO ALKATETZA-AHALMENAREN GAINEKOA. (2231 esp.)
  • (D)- EKAINAREN 27KO 1280/2019 ALKATETZA-DEKRETUA: TOKIKO GOBERNU BATZARREKO KIDEAK IZENDATZEA. (2311/2019 esp.)
  • (E)- EKAINAREN 27KO 1281/2019 ALKATETZA-DEKRETUA: ALKATEORDEAK IZENDATZEA. (2317/2019 esp.)
  • (F)- UZTAILAREN 1EKO 1298/2019 ALKATETZA-DEKRETUA: BATZORDE INFORMATZAILE IRAUNKORRAK EGITEKO EGUNAK ETA ORDUAK EZARTZEA. (2373/2019)
  • (G)- UZTAILAREN 2KO 1307/2019 ALKATETZA-DEKRETUA: UDALAK DITUEN ARLOAK KUDEATZEKO ETA ZUZENTZEKO.
  • ESKUMENAK EMATEA. (2393/2019)
  • (H)- UZTAILAREN 2KO 1308/2019 ALKATETZA-DEKRETUA: BATZORDE INFORMATZAILE IRAUNKORRETAN LEHENDAKARIAK IZATEKO ESKUMENAK EMATEA. (2374/2019 esp.)
  • (I)- UZTAILAREN 3KO 1317/2019 ALKATETZA-DEKRETUA: TOKIKO GOBERNU BATZARREKO ESKUMENAK EMATEA (2209/2019 esp.).
  • (J)- UZTAILAREN 4KO 1329/2019 ALKATETZA-DEKRETUA: 1317/2019 ALKATETZA-DEKRETUAREN BIDEZ EGINDAKO ESKUORDETZEAN BI ATAL BALIOGABETZEA. (2209/2019 esp.)
  • (K)- BERRI EMATEA: 2019KO 2. HIRUHILEKOARI DAGOKION FINANTZA IRAUNKORTASUNARI BURUZKO TXOSTENA, GASTU OROKORRETARAKO DIRUZAINTZAKO GERAKINAK ERABILTZEAREN GAINEKOA. (1362/2019 esp.)
  • (L)- BERRI EMATEA: 2019KO 2. HIRUHILEKOARI DAGOKION AURREKONTUAREN GAUZATZE-EGOERA.
  • (M)- BERRI EMATEA: KONTU-HARTZAILETZAREN ERAGOZPENAK. (2524/2019 esp.)

11.- ERREGUAK, GALDERAK ETA MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK.

Mozio ez erabakigarriak

  • (A).- SOPELAKO EHBILDU UDAL TALDE POLITIKOAK AURKEZTUTAKO MOZIOA, KIROLDEGIAN DAGOEN ARAZOARI GAINEKOA.
  • (B).-SOPELAKO EHBILDU UDAL TALDE POLITIKOAK AURKEZTUTAKO MOZIOA, NAFARROAKO ERDIALDEKO UHOLDE LARRIEN GAINEKOA.
  • (C).-ALIANZA PLATAFORMAREN ORDEZKARI GISA, ELKARREKIN SOPELA PODEMOS-EK AURKEZTUTAKO MOZIOA, LARRIALDI KLIMATIKOA DEKLARATZEAREN GAINEKOA.

DEIALDIA

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia