Ekainaren 15 eta 23an bisita gidatuak Sopelako Burdin Hesira

Sopelako turismoa sustatzeko eta geologiaren ezagutza indartu eta memoria historikoa bultzatzeko helburuarekin, Sopelako Udaleko Turismo Sailak Munarrikolandako Burdin Hesiko arrastoak ezagutzeko bi bisita gidatu antolatu ditu ekainerako.

Hitzorduak ekainaren 15 eta 23an izango dira, igandea, eta doakoak izango dira.  Parte hartzaileak 9:00etan elkartuko dira Urkoko polikiroldegiko parking-ean eta mendirako jantzi eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da, egun horretako eguraldia kontuan hartuz. Zentzu honetan, aipatzekoa da data hori (ekainak 15) ez dela kasualitatea, izan ere, aste horretan Burdin Hesia bertan behera geratu zeneko urteurrena ospatzen baita.

Informazio gehiago eta izen-emateak: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 19.