Sopelako Udalak 97.000 euro bideratuko ditu hainbat arlotan jarduerak sustatzeko diru-laguntzetara

Sopelako Udalak diru-laguntzen bost deialdi berri jarri ditu martxan kultur, lankidetza, pertsona nagusi, kirol eta emakumeen arloan jarduerak sustatzeko. Udalak guztira 97.000 euro bideratuko ditu Sopelan aipatutako arloetan egingo diren jarduerak finantzatu ahal izateko 2019. urtean, hain zuzen ere jarduerak egiten dituztenen gastuak ordaintzeko, baita bertan garaturiko jarduera-egitarauen ondoriozko gastuak ordaintzeko ere.

Zehazki horrela banatuko da zenbateko bakoitza:

Edozein pertsona fisikok edo juridikok laguntzetan parte hartu ahal izango du eta horien onuraduna izan daiteke baldin eta, udalerrian erroldatuta egonik lehen kasuan, edo egoitza Sopelan izanda bigarren kasuan, jardueraren bat egin nahi badu eta Udalaren irizpenaren arabera baliagarria izan badaiteke, halako moldez non Sopelako Udalak arlo horretan eginiko jarduketak handitu, osatu edota ordeztuko baititu.

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 11ra arte egongo da zabalik.