Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 70.000 euroko diru-laguntza OHZ eta zarama bilketa nahiz estoldagatiko tasak ordaintzeko

70.000 euroko diru-laguntza OHZ eta zarama bilketa nahiz estoldagatiko tasak ordaintzeko

Sopelako Udalak diru-laguntza berria jarri du martxan, oraingo honetan errenta maila txikia duten familia-unitate sopeloztarrek hiri ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ) eta zarama bilketa nahiz estoldagatiko tasak ordaintzeko.

Udalak 70.000 euro inbertituko ditu eta honakoak izango dira onuradunak, besteak beste: errenta maila txikia izan eta krisi ekonomikoak ukitutako pertsonak eta familia unitateak, langabeak, pentsiodunak, LGS, SBE eta antzekoak... jasotzen dutenak. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga; gehienez ere, dagokion zenbatekoaren %75 eta Zarama bilketa eta estolderiagatiko tasak; gehienez ere, urteko ordainagirien %50ª finantziatu ahal izango dira.

Eskaerak Sopelarinen (Gatzarriñe, 2 / 946 569 494) aurkeztu beharko dira azaroaren 15etik 30era (biak barne).

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia