Sopelak herriko hiru emakume adintsuenak omendu ditu

Atzo, urriak 24, Sopelako Udalak eta Lagun Artea elkarteak herriko hiru emakume adintsuenak omendu zituzten, besteak beste: atzo bertan 106 urte bete zituen Amelia Martín, irailaren 11an 101 bete zituen Antonia Unibaso eta martxoaren 19an 100 urte bete zituen Casimira Urduliz.

Okasiorako, udalak eta elkarteak emozioz beteriko ekitaldia antolatu zuten Jubilatuen Etxean. Bertan Amelia bera, bere alaba Toñi eta Carmenekin eta Antonia eta Casimiraren senitartekoak izan ziren, bestelako lagun eta elkarteko kideez gain. Omenaldia ohorezko aurreskuarekin hasi zen 18:30etan eta jarraian, Lagun Artea abesbatzak bi kantu eskaini zituzten. Ondoren, Sopelako Udalaren eta Lagun Artea elkartearen izenean, plaka, lore sorta eta tarta bat entregatu zitzaien. Azkenik, parte-hartzaileek lunch batez gozatzeko aukera izan zuten.

Goizean, euren urteurrenagatik zoriontzeko asmotan, Sergio Murillo Bizkaiko Foru Aldundiko Pertsonen Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusia eta Oier Zuberogoitia Bizkaiko Tutoretza Erakundearen zuzendari kudeatzailea Amelia eta Antoniaren etxeetan izan ziren. Bertan Lizasoren grabatu bat eta lore sorta bat eman zizkieten.